Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eukaristia (orobat eukariztia g.er.) 1 iz Jesukristok, bere heriotzaren oroigarri, Azken Afarian ezarri zuen sakramentua; jaunartzearen sakramentua eta zeremonia.

Elizari erabateko benerazioa aitortzen dio, haren eskutik hartzen baititu berak maiteen dituen dohainak: hitza eta eukaristia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Jainkoa bazela erakusten eta haren izatea frogatzen saiatu zen San Tomas Aquinokoa, eta dogmak (Hirutasuna, munduaren sorrera eta Eukaristia) arrazoiaren bidez interpretatzen ahalegindu.  Berria - Kultura   2004-01-09

Katedralean bildu ziren eukaristia ospatzeko eta predikaziorako.Eta egunero presente egiten da Frantziskok hainbeste aldiz aipatzen duen Eukaristian, Kristoren gorputz eta odolaren misterioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1127. orr.

Erdi Aroan bi hitzok "sagaratzea" adierazten zuten, bereziki Eukaristiako sakramentuari dagokionean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Maiz jaunartzea gauza bikaina bada, beren baitan hazkuntza eta aurrerakuntza sumatzen dutenentzat, eta Eukaristiaganako maitasuna eta desira dutenentzat, zer dela-eta ez zaie ongarri gertatuko egunero jaunartzea?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Sinodoa, eukaristiaren inguruan: Urrian gotzainen sinodoa gotzainen biltzar berezia, katolikoen buruzagi nagusiak deituta egiten da hasi zen.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Jaunak Eukaristiaren opari txit santua sortu zuen, bere maitasun-ezaugarri bereziena, esanez: "Hartu eta jan".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 169. orr.

Apaiza aldare atzera doa, eukaristiarekin jarraitzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Nola Jesu Kristoren gorputz guztiz saindua Eukaristiako sakramentu hazkurri eta miragarrian aurkitzen baita oso osorik ogiaren eta ardoaren itxura osoan ala itxura bakoitzaren baitan ala haren zati bakoitzean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Sarri aipatzen ditu Frantziskok Jainkoaren Hitzarekiko eta Eukaristiarekiko begirunea eta ardura, funtsezkoak baitira, izan ere, Frantziskoren kristau-bizitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Eguerditan xuxen hasi da Eukaristia, Pierre Molères Jaun Apezpikua Biltzarburu, hogoita hamar bat apezez eta Frantsiskotar zonbaitez inguraturik.  Herria   2004-07-22

· Eukaristia golkoan gorderik zeramala fedegabeek hil arte harrikatu zuten ume hura  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Eukaristia txit santua urtean behin hartzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Eukaristia bakarra, anaiartea bakarra delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

3 (hitz elkartuetan, orobat eukaristi)

Oroitu nintzen orduan ikusia nuela aspaldi Baionan, oraino kardinale soil zela, gaitzeko elizkizun jendetsuak izan zirelarik Eukaristia Kongresuan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

Aita Sainduak ofizialkibere lehen ateraldia Vatikanotik eginen duela jakinarazi du: hori izanen da Italiako Bari hirian, han egin beharra den Eukaristi Biltzarraren bururatze egunean.  Herria   2005-05-05

Gutun zirkularrak dira, motibazio eta helburu bera dutenak: Frantziskoren esku-hartzea Honorio III.aren "eukaristi gurutzadan".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Oinezko beilariak eta autoz jinik ziren laikoek eta apezek ospatu dute elgarrekin Eukaristia Orriako Andredena Mariaren inguruan.  Herria   2005-09-15

Frantziskok bere misio-aldian jarraituko dio Jesusi; Klarak, berriz, bere basamortu-, gurutze- eta Eukaristia-aldian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

4 irud/hed

Maisua gurutzean hil eta izuaren izuz sakabanaturiko Emausko dizipuluak bezala ikusten ditu Ortega-k [...] Quixoteren inguruan euren negarren eukaristia ospatzen: [...]".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eukaristia (4); eukaristia eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus