Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heinrich zen, patioko eukalipto baten adaburura igota. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 181. orr.
Eukaliptus horiek guk aldatu genitian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Santiagora heltzeko egun bat falta zitzaiola, aurrean zituen eukalituen usain on berezia senditu duke, hil aitzin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.
Limoiondoz eta eukaliptoz mugatutako ibaitxo baten ondoan zehar joan zen limusina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Termitek zulatutako eukaliptozko enbor huts bat. Berria - Kultura 2004-03-31
Argentinan 500.000 hektarea eukalipto landatuko balira, karbono dioxidoa xurgatzeko, bistan da 500.000 hektarea galduko liratekeela elikagaiak sortzeko. Berria - Gaiak 2004-12-19
Orain bost daude, sendo eraikiak, zementuzko zoruekin, zutoin eta habe galbanizatu eta sare lodiekin, australiar eukalipto gazteen itzalpean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Haize bero batek erraztatzen zuen, 1962ko agorrilaren 5 hura egun bihurtu aitzin, Brentwoodeko Marilyn Monroeren etxea gerizatzen zuten eukaliptus gorakoien puntak inarrosiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.
Eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Hiriko azken auzunea zeharkatu genuen, eta eukalipto sail batean gelditu zenuen taxia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Gero, altxa, gauzak eta umeak bildu eta etxerantz bueltatzen ziren astiro, eukalipto basoaren albotik pasatuz, arbola tantaien usain biziaz eta euren adiskidetasunaz gozatuz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.
Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen, beduinoen kontra borrokatzen ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Hantxe jaitsiak ginen, Atenas baino hirurogeita hamasei kilometro lehenago, hori ziur nekien, gogoan baineukan eukaliptus-etorbide batean ikusitako errotulua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 234. orr.
Hau da, soildutako lurretan, pinuak eta eukalipto arbolak sartzea. Berria - Gaiak 2004-12-14
"Aracruz Celulose" enpresa handiak 60.000 hektara lur beretuak ditu, eukalipto-ondoak landatzeko, 65.000 familia lurrik gabe utziz, miseria gorrienean. Herria 2004-11-18
Presoei baino kontu gehiago egiten dio eukaliptu hostoari agureak, atzamarrak listuan busti eta orria garbitzen ari da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.
Eukaliptus lurrinezko arnasaldi batzuk egin, dutxatu eta kalera irten nintzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.
Whiskya ere badaukagu, baina whiskya nahi baldin baduzu, eukaliptu karameluak ere erosi beharko dizkiguzu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.