Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euforiko 1 izond euforia duena, euforia adierazten duena.

Ez da egoera euforiko bat, nire bizitzako une honetan dagokidan lekuan nagoela sentitzea baizik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 87. orr.

Egoera pertsonalaren arabera, idaztea prozesu mingarri edo euforikoa da.  Berria - Kultura   2006-04-18

Mozkorrek izan ohi duten aldian behingo argialdi euforiko horietako bat izango zuela pasatu zitzaidan burutik Nire barrena oso urruti zegoen suhartasun euforikotik: beldurra ez bazen, beldurraren oso hurbilekoa zen sentitzen ari nintzena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Argi zegoen ez zela axaleko eta euforikoa, baizik eta erreakzio sakonak eta oso goibelak izateko gauza zela, bere egoera larrian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bistan dago bera ere euforiko dabilela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus