Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euforia hori izango genuke lagun eguneroko bizitzatik kanpora ibili bitartean: begira zer pozik jartzen diren umeak elurrarekin; begira zer oturuntzak egiten zituzten lehengo garaietan hileta egunean; begira zenbat hitz egiten duten, malenkoniatsu bakartien ipuin guztiak gezurtatuz, bihotza puskatua daukaten maitale abandonatuek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 121. orr.
Euforiak hartu nau. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Orduak pasa ahala, ordea, poztasuna eta euforia urritzen joan ziren. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Ez dakit zenbat iraun zuen euforia hark. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.
Colorado ibairaino jaitsi izanaren alegrantziari, erruz edan dugun garagardoaren euforia gaineratu zaio. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 210. orr.
Euforia nagusi, arrakastaren usaina bazter orotatik, etengabeko world tourrak denen gogoetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
Gure burmuineko sistema linbikoak feniletilamina izeneko substantzia bat sortzen du (FEA), hau da, burmuina estimulatzen eta dinamizatzen duen anfetamina, eta horrek poztasuna, euforia eta asaldura eragiten du pertsonarengan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.
Euforien ontzi eroa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 105. orr.
Dijon!, esan zuen Müller jaunak halako batean, berebiziko deskubrimendua egin duen baten euforiaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 329. orr.
Frantziaren aurkako berdinketak euforia piztu du Kroazian. Berria - Kirola 2004-06-19
Hasi aurreko euforia desagertu egin zen berehala, lehengo primarioetan, Iowa eta New Hampshiren hirugarren eta bigarren postuak hurrenez hurren baino ez zituenean eskuratu. Berria - Mundua 2004-02-19
Euforiazko ordokiak hegaldatu ondoan, ortzaiz ilunetako zizarrez hanpatu hodeiak ene hegazti migratzaile ibilerarentzat traba astun bihurtuko ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
Euforiarako arrazoi askorik ez dugula esan genuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Euforia handienarekin ere kostatu egiten da harria gora joatea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 122. orr.
Itsasotik datorren haizeak, etapa luzearen akidurak sortarazi euforia bitxiak, Santiago hor berean agertzeak sendimendu eta ideiak moztu bezala dizkidate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.
Giroak antsietatea eragiten du, eta neurriz gora dirua botatzeko euforia arriskutsu bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 35. orr.
Iraultzaren euforiak intelektual ezagunen, enpresaburuen, politikarien eta apaizen babes eta sostengua izan zuen. Berria - Mundua 2004-07-17
Dakientxoarekin eta irudika zezakeenarekin, kizkurrak atera dizkio garai hartako Espainian bizi zen euforia militarraren kontakizunari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.
Garaipen baten euforia ezin disimulatua bizi du "kultura europar" klasikoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.
Nolabaiteko euforia hedatzen da kartzela askotan, eta ematen du Espetxeetako Zuzendaritza Nagusira ez dela gai egoerari eusteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 94. orr.
Aurreko ia gaixo guztiek, hain zuzen, hasierako euforiaren ondoren, ezinean ibili ziren zentzumen berri batera egokitzeko zama izugarria jasateko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.
Lagun zaharren artean nagoela sentitzen dut oraintxe, une alkoholiko gisako baten zelebrantzan ari naizela; euforia suerte honek ez dit, ordea, zutik egotea galarazten, abantaila hori daukat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.
Ipuinaren gozamenak utzitako euforia puntuarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.
Gai hori baztertu egin zuen pentsamendu ekonomikoak gerraondoko hazkunde etengabearen euforia-giroan, eta hainbat hamarralditan ez zaio inori interesatu, garapenaren ekonomistei izan ezik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.
Euforia eta paniko zikloen iraupena, grosso modo, jendeak bere azken hondamendia ahazteko behar duen denbora aldiaren araberakoa izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Euforia eta erokeria-une horiei jarraiki, konpainia berriak ere sortu ziren inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.
Eguneroko bizitza hain astuna eta neketsua denez, elurraren etorrerak euforia eta liberazio sentimendua ekartzen du beti. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Ezin zuen barne-euforia hura gerarazi, batez ere begien aurrean zeuzkan formulen edertasuna miretsi ondoren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
Beheraldi horrek, aldi berean, ELGE eremuko jardueraren suspertzea moteldu zuen, interes-tasek behera egin zuten arren, kreditua ezin baitzen indarberritu, baldin finantza-euforiako urteetan metaturiko dudazko kredituen masa ez bazen banku-balantzetatik erauzten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
eta euforia (12); euforia eta (5); euforia nabari (3)