Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenbiziko gutunean "iragana gainditzea" aipatu zuen, "Bewältigung der Vergangenheit": gerora jakin dut estereotipo bat dela hori, egungo Alemanian mundu guztiarentzat "nazismoaren errua ezabatzea" esan nahi duen eufemismo bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.
Hitzak itxuragabetzeko lehenengo arrazoia hitz estalkiek edo, beste modu batean esanda, eufemismoek ematen digute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 170. orr.
Nire agendako eufemismo eta litoteetan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.
Kapitalismoak -edo batzuentzat haren eufemismoa ere baden merkatu-ekonomiak- krisi handiak bizi izan ditu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.
Anaiak, utzi, ez zizkion berari zehazki utzi giltzak: esateko modu laburbidezko bat baino ez zen hura, eufemismo bat, ulertzeko prest-prest dagoenari esaten zaizkion horietakoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.
Zer jende-mota da eufemismoen beharra duena Jainkoaren edo Jesusen izena esateko? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.
Lapur trebatu bat alegia, eufemismorik gabe jokatu nahi badugu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
«Nabarmena da Konstituzioaren arabera Nafarroa Euskal Kontseilu Nagusiko parte izatera deitua dagoela, edo eufemismorik gabe esanda, Euzkadiko estatu separatistako parte izatera», esan zuen orduan Aizpunek. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Une benetan urruntzailea: heriotza, eufemismorik gabe esateko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 379. orr.
Borreroak ez du oraindik bisita-txartelean ipintzeko eufemismo gustukorik aurkitu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.
Egoera itsusienak ezkutatzen baitituzte eufemismo ederraizunekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.
Aipatu duzun "galdeketa trinko" hori, bestalde, eufemismo hutsa da, eta ondo dakizu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 175. orr.
Gorroto diot "hirugarren adina" esapide horri, amerikarren beste zurikeria bat, gaurgero inportatuak ditugun hainbesteren artean, amerikarrak eufemismo zuriaren erregeak dira. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Eufemismo ankerrena erabiliz hirugarren mundua deritzogun horretan gizakien bihotza gurea baino sentiberagoa delako ustea, baliteke ustela izatea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 137. orr.
Euskarazko belarri garbientzat, alua, gaur egunean, izen bezala, edo ez da ezer edo eufemismo sexuala da, aspaldi galdua baitu hitz horrek bere jatorrizko esanahia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
eta eufemismoak (3); eufemismo bat (3); eufemismorik gabe (4)