Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzidamu adlag etzikoaren hurrengo egunean.

Eguna joan eta eguna etorri, eguna joan eta eguna etorri, egunez egun, gaur, bihar, etzi eta etzidamu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 253. orr.

Etzidamu hasiko duten lana zortzi aste barru burutuko dute, eta abendu parterako espero dute filma amaitzea.  Berria - Harian   2005-07-15

Etzidamu zerbait gehiago erraten ahalko dizut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.

Etzidamu arrastirian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.

Gilen: bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamu ahantziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 15. orr.

Varsovian hilen naiz bihar edo etzi edo etzidamu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 307. orr.

Guk badakigu orain ez bada, bihar izan litekeela, eta, zorte pixka batekin, akaso etzi ere bai, baina iritsiko dela etzidamu, eta etzidamu ezinezkoa izango dela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 16. orr.

Herioa hurbiltzen usnatzean hala zen, etzidamuko hilotzaz baino, norberaren idatziriko balizko suntsiketa itsaso galernatsu bilakatzen ziren malkoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.

Laster puxka bat nabarmenduko zaio, horregatik ipini ohi da etzidamuko Santa Luziarena mugarritzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Valdelinaresko eski estazioan bukatuko da gaurkoa, eta Muela gainean bukatuko da etzidamukoa.  Berria - Kirola   2004-04-14

Etziko kontzertuan, Michael Haydnen Requiem-a emango dute, eta etzidamukoan Mozartena.  Berria - Kultura   2006-05-03

Ezkutuko borroka zen, auzoa (k) ez ulertzeko adiztegia, etzidamurako eskakizuna eta bizirako sakrifizio erraldoiak eskatzen zituena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus