Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzaulki (orobat etzanaulki g.er.) 1 iz etzateko aulkia.

Etzanarazi zuten halako batean Armando Bonilla Le Corbusier itxurako etzaulki batean, eta Otsotzarmendi jaunak, oharkabean, zortzi bat aldiz errepikatu zuen auskalo hitza.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

Etzaulki banatan eseri ziren, guri kasurik egin gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.

Etzaulki eta aulki tolesgarrien gainean zeuden gurasoak, lastozko burukoak zituzten eta hondarretan jolasten ari ziren umeak zaintzen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Juditi Holofernesen oihal-etxola eman zioten, bertan zeuden zilarrezko ontziteria, etzaulki, antosin eta altzari guztiekin.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,11

Begiak zabaldu nituen, norbaitek nire etzaulkia ukitzean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Harritu zen, orduan, nik etzaulkirik ez neukala ikusita, eta berehalaxe berea eskaini, berak, azken finean, beti izaten zuela-eta ping-pong partidaren bat edo beste hitzartua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Eta gauero haurraren lilura-nahiak irabazi egiten dio amaren nekeari, etzanaulkiak ordu horretan bertan igortzen dion atseden-eskaintza atzenduz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Dama zaharrak, pentsatu zuen, etxeko lorategiarekin gogoratuz, beren etzaulkiak arrastaka hartuta joaten ziren belardira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Gerald belauniko jartzen zitzaion orduan etzaulkiaren alboan eta ahoaren kontra zanpatzen zuen Camillaren esku indarge eta lurrintsua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.

Gehienetan karelaren kontra zutik egoten nintzen, ez baitzitzaidan egokia iruditzen, ni etzaulkian nengoen bitartean, Sabeth -normalean bainu-jantziaz- lurrean eserita egotea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,23

Ontzi-gainaldean ikusi orduko, beti agurtzen baininduen buru-keinuaz; etzaulkian eseri eta berehala heltzen zion bere liburuari, baina agurtzen ninduen behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 111. orr.

Erregea, haserre bizian, etzaulkitik jaiki eta jauregiko lorategira atera zen.  Elizen arteko biblia   Est 7,7

2 (izenondo eta izenlagunkin)

Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

-Gogoko ditut zaldiak, nik -esan zion Camillari, zurbil eta ilaun baitzegoen satinezko etzaulki abrikot-kolorean-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zen han.  Elizen arteko biblia   Est 1,6

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus