Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzanarazi, etzanaraz(i), etzanarazten du ad etzatzera behartu.

Udaberrian haizeak loreak etzanarazten dituela eta, harrituta dago Lucy Mariahren pozaz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.

Hirira iritsi zenean, haren ateetan gelditu eta gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Segidan etzanarazi, laguntzaile moduko bati paperezko bendak kentzeko agindu, eta zauriez arduratu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.

Ukondotik heldu, eta ohean etzanarazi nuen atzera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

Txetxuk ondo helduta darama, badaezpada ere; ohe gainean etzanaraziko du, eta ondoren eranzten hasi, Txetxu Marta eranzten alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

Zigorkatua izan behar duen erruduna lurrean etzanaraziko du epaileak, eta bere begi-bistan merezi beste zigorkada emango dizkiote.  Elizen arteko biblia   Dt 25,2

"Itsasoak zaildu eta gogortuko hau...!", erran zidan hirugarrenak, neure kamastrarat ninderamaten bitartean eta bertan etzanarazten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Esku batez ahoa estali zidan eta plantxaren mahaiaren gainean etzanarazi ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Jaka haietara etzanarazi zuten Fructuoso, eta andetan eraman zuten besteak zeuden aldera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Bere belaun erraldoien aldapan gora igotzea,/eta batzuetan udan, eguzki zakarrak/nekaturik, haranean zehar etzanarazten duenean,/bere bularren gerizpean lotaratzea axolagabeki,/herrixka baketsu bat mendiaren oinean bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

"Alde batera etzanarazi, honela", dio Bev Shaw-k.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

On Camillok soro baten erdira bultzatu zuen bestea, lurrean ahuspez etzanarazi eta, metrailetari ezkerrarekin eutsiz, eskuinarekin [...] hamar zigorkada eman zizkion ipurdian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Utzi egiten dio ohean luze etzanaraz dezan eta biluz dezan: lagundu ere egiten dio horretan, lehenik besoak eta gero aldakak altxatuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Zure buruaz zer egin, nahi duzun eran erabaki zenezake, zure lapurren ausardia lurrean eroria baitatza, nire beso honen indarrak etzanarazia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta etzanarazi (3); eta ohean etzanarazi (5); etzanarazi eta (4); etzanarazi zituen (3); etzanarazi zuen (5); etzanarazi zuten (3); etzanarazten du (3); lurrean etzanarazi (7); ohean etzanarazi (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus