Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azpimarratzeko da Ezkia ikastolako erakasle eta langileak (jantegiko eta kanpoko zaintzale, eskolako laguntzaile) elebidunak direla eta horrela eskolan egiten den lana naturalki segitzen dela kanpoko airehartzetan, bazkaitean ala etzanaldia egitean. Herria 2003-08-14
Ordu laurden baten etzanaldiak, eta dutxak berpizturik, banoa hiri erdira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.
Nork ez du inoiz praketara atxikitako belarra astindu behar izan, etzanaldi hura eta bizitza hura amai zitekeenik pentsatu ere egin gabe, mandioko eskailerak jaistean? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 5. orr.
Gazteluko lubakiek, zamaritegiak eta inguruko baratze eta soroek neskaren etzanaldiak ikusiak zituzten goarnizioko gizon andanarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.
Baita, zuzen tripara joz, zenbat etzanaldi beharko zituen kontratu finkoa lotu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.