Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzan, etzaten 1 da ad ohe edo kideko baten gainean nork bere burua ipini, eskuarki atseden hartzeko edo lo egiteko.

Atea itxi nuen, etzan nintzen, eta lo hartu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Bazkaria amaitu zutelarik, hiru anaiak etzatera igo ziren geletara.  Berria - Kultura   2004-08-15

Bat-batean bere gelara itzuli eta ohean etzan zen, eskuan larruzko liburu mehe bat zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Ana Mendieta belar gainean etzan zen, lurrarekin bat egiteko, eta bere gorputzaren aztarna utzi zuen han, bere gorputzaren presentzia, bere gorputzaren negatiboa.  Berria - Kultura   2006-05-07

Etzan lurrean, eta geldi geratu ziren pixka batean sastraka artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

Itzuli eta lotarako etzan zen Samuel bere tokian.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,9

Pixka batez etzan, eta ikusiko dun nola bizkortzen haizen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Behin, telebista itzalita ohean nengoela, gelan sartu eta alboan etzan zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Etxe aitzinean zegoen Abel, lurrean etzanik, begitartea ahozpez eta odoletan, besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Inoiz belarrean etzaten ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Ni neure hanka herrenarekin arrastaka, behin baino gehiagotan biluz eta ortuz, ez aldatzeko atorrarik eta ez etzateko oherik, atsekabearen bide meharrean gaitz eta penos.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Nire neska ohetik atera eta lurrean etzanda geratu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Botila bat xanpain eskuan sartuko zara, eta ni, biluzik, zetazko izara artean etzanda egongo naiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Croly Polizia Sarjentuak adierazi zuen ezen bera iritsi zenean hildakoa nasan etzanda aurkitu zuela; hilda, itxura guztien arabera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Ahoz gora etzanda nengoen, nahiko ongi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Erdi jantzita eta arnasestuka zeuden elkarren ondoan etzanda, erresuminduta bata bestearekin eta goiko argizuloarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 42. orr.

Ardoa edan zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian biluzik zegoen etzana.  Elizen arteko biblia   Has 9,21

Pikatxoi kolpe batez estalkia zartarazi, eta hezurdura gehiegizko luze bat ikusi genuen, ahoz gora etzana, bere begi hustuetatik oraindik begira balegokigu bezala, desafioz-edo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Heldu zenean, Frantzisko etzana zegoen ohe ondoan eseri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 716. orr.

Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek.  Elizen arteko biblia   Has 29,2

Heldu zenean, Frantzisko etzana zegoen ohe ondoan eseri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 716. orr.

Ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.

Osabari aurpegi erdia ikusten zitzaion, zeren ahozpez etzanik baitzegoen eta lepoa okerturik baitzuen ohe gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.

Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen, herioaren misterioaren jakile bakarra bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Osaba eta biok nor bere ohean sartu ginen eta Arkimedes zoruan etzan zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Jonadabek esan zion: -Etzan zaitez zeure ohean eta egin gaixo-itxura.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,5

Harako esaerak dioena gertatuko zaizue: "Ohea estuegi etzateko, burusiak motzegi estaltzeko".  Elizen arteko biblia   Is 28,20

Neskak toailen gainean luze etzanda egoten ziren eguzkitan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Olatz zen orain galdezka, eraztunez betetako bere ezker eskuaz zigarroa pizten zuela sofan erdi etzanda.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

2 (datza eta kideko forma jokatuetan)

Gau batez bere gelan zetzan Eli; begiak lausotzen ari zitzaizkion eta ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,2

Unai, gainera, nire ondoan zetzan, ohe gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Izkina batean pareta zegoen, eta paretari itsatsirik ohea, non Mignon baitzetzan, ene begien gozagarri eta ene gorputz osoaren kilikagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

Batzuk lurrean etzanda, bertze batzuk zutik edota pareta bati loturik.  Berria - Kultura   2004-10-13

Gedeon izeneko kalonje bat, gizon lizuna eta munduzalea, ohean zetzan gaixo, gorputz osoa oinazetan zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Hura da eritasunaren eta lozorroaren egoitza, heriotza naturalaren iragaitza, eta begiak itsuturik datzanaren gogapean pizten diren irudi eroen makulua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Denak isilik daude, goibel, garaitzera eraman dituen buruzagia, Lartaun, "erromatarren burniz zauriturik", hilzorian baitatza.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 107. orr.

Andima Arritokietakoa hilik zetzan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Atearen parean etzan nintzen, paratu nuen belarria ateak eta zolak uzten zuten zirritu edo irekidura hartan doi, eta entzuten hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Horma ondoan, ate kontra, zakur zaharra zetzan, muturra bala batek puskatuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Lasterka ibiltzen duk, jauzika, itzulika, pilotaren ondotik, airetik, errebesatik, etzanik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.

Baldwin bere aulkian erdi etzanik zegoen, Elleni so, begiak erdi itxirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.

Astoa han zetzan leher egina eta zopiloteek, asebetearen ostean inguruko zuhaitzetan kokaturik, disekatuak ziruditen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

3 irud/hed

Liburua lurrean zetzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzar erraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Uhinak tolestuz etzaten diren lekuan, munduaren azalgain urrunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 407. orr.

Eguzkia harantzago ari zen etzaten, Kaweah lakuaren ondoko muinoetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Memoriaren bihurdikatze antzuak akitu zuen, laster zenduko zen aita etzanari so zegokiona.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

Irakurleak aipua lehen kolpean identifika dezan, letra etzana erabil dezakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Beti letra etzan luze-mehe berak, ziraun zuri zaurituak aspaldi argitzen ez duen neonezko errotuluan mugigaiztuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Horra hor infinituaren "zortzi" etzana: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Bi v etzanak: "<" ">", gutxiago eta gehiago adierazten dutenak, lehentxeago Thomas Harriotek asmatuak; ingelesa zen hura ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

5 (hilik-edo dagoena)

Hemen datza Jacques Olivant, berrogeita hamaika urte zituela hila.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.

Bere burua hilik mutila // hantxe zetzan harizpean, // bidaldi luze bat egina zen // lehenago erbestean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 170. orr.

Hemen datza Pedro Amenabar zena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 140. orr.

Haurra ere, uhin ankerrek jaurtitako marinela bezala, lurrean biluzik datza, hitzik gabe, bizi laguntza oroz gabetua, naturak hainbeste kostata amaren sabeletik argi zelaira irtenarazi duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.

Izu-ikara ezartzen zuten, baina orain gerran hildakoekin dautza sinesgabe horiek, desohorez beterik eta beren egintzengatik lotsatuak; hildako guztiekin batera daude.  Elizen arteko biblia   Ez 32,30

Jaitsi da Egipto bere aliatuekin eta hemen dautza sinesgabe horiek, gerran hilak.  Elizen arteko biblia   Ez 32,21

Sorgortuta zetzan ohean Taibele.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Karmen, berriz, ez zegoen ezer jateko, lo zerraldo baitzetzan belar-pilaren gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Hauen gailur paregabe den Homero bera ere besteen lozorro berean zatzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Lurrean nentzala inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Zeren eta, nola ohean geuntzanok baikinen aski sutsuak eta mugituak, hala, eskuak oina zerbitzatu beharrean eta oinak eskua, korapilatu zitzaizkigun, gutien uste genuenean, haiek guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Komentutzarreko zokoetan galdurik, eta jadanik bizpahiru egun hartan kirasten hasirik, zazpi soldadu liberalen gorputzak zeutzan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Hantxe hil zituan gure arteko onenak: hantxe zetzak Aiax, hantxe Akiles, hantxe Patroklo, hantxe nire semea ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Baltsamaturiko hil asko dautza Hadrumeteren ingurubiran hilarrizko beren egoitzetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

6 (datza eta kideko forma jokatuetan) egon, izan.

Jakitea oroimenean datza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Krausismo espainolaren handia ez datza haren ahal teorikoetan hain zuzen ere, ahalegin hezitzaileetan baizik eta bizitza intelektualaren berritzaileetan, interes hori zuzenbidearen alorreraino hedatzen baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 64. orr.

Biografoaren artea, hain zuzen, aukeran datza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Zoriona datza gizakiak bere izatea iraunarazi ahal izatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Brownlee eta bere lankideek galdetzen dute azaleko ezaugarriok erosioaren bidez zergatik ez diren ezabatu, baina erantzuna Wild 2 kometaren historian datza.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Tumorean elektrodo bat sartzean datza, berez, teknika hori.  Berria - Gaiak   2004-07-02

Azkenean, Obabakoak Madrilen saritu zutenean eta mundura jalgi zenean, ohartzen hasi ginen unibertsaltasuna ez zetzala beharbada liburuen forman edo edukian, baizik eta liburuen zabalpen ahalmenean.  Berria - Kultura   2004-10-27

Krausismo espainolaren handia ez datza haren ahal teorikoetan hain zuzen ere, ahalegin hezitzaileetan baizik eta bizitza intelektualaren berritzaileetan, interes hori zuzenbidearen alorreraino hedatzen baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 64. orr.

Zertan datza Kataluniako Telebistarekin sinatu duzuen akordioa?  Berria - Mundua   2004-08-07

Honetan datza zoriontasuna, eta horregatik dio gure Jaunak: "Zorionekoak zuzenagatik erasotuak".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Eragiteko moduan datza risottoaren gakoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Ahalmen hori, ororen gainetik, produktuak eraldatzeko gaitasunean datza, ez naturak eskuzabaltasun handiagoz edo txikiagoz eskaintzen duenaren ustiaketan bakarrik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Auzia honetan datza, hortaz: mundu materiala ala Jainkoa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Hor datza egia, eta, beraz, hortxe amaituko dira galderak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Enpresaburuaren negozioa publikoari nahi duena ematean datza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

Gertagarria (sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan gutxi gorabehera milioi bat aldiz batekoa agertzea) eta gertagaitza (sei jokaldi jarraitan, dado berberarekin, sei aldiz segidan batekoa agertzea) ez dira, berez, izatez, diferenteak; maiztasunean datza aldea, soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Akzidentearen benetako nozioa honetan datza: ezin iraun dezakeela ez eta izaten jarraiki bi denboraz, hau da bi istantetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Honetan datza Jeroboamen errege-etxearen bekatua; horregatik desegin eta suntsiarazi zuten lur gainetik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,34

Zailtasun osoa honetan datza: nola begiets dezakeen subjektu batek bere burua barnetik; baina zailtasun hori teoria orori komuna zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Gaur egun ikertzaileek azpimarratzen dutenez, horretan datza benetako "frantziskotar arazoa", Frantziskoren eta frantziskotartasunaren betiko gurutzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Horretarako, maita ezazue Jauna zeuen Jainkoa, obeditu eta bizi berari atxikiak, horretan baitatza zuen bizia, eta hortik baitatorkizue Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindutako lurraldean luzaro bizitzeko ahalbidea. pazientzia izan badut eta ernegatu ez banaiz, horretantxe datza benetako poza eta benetako bertutea eta arimaren osasuna.  Elizen arteko biblia   Dt 30,20

Dena esanda dago, demagun horrela dela, baina besteen hitzetan datzan zentzua hitzetan geratzen da norberak ahaleginik egin ezean, ez zaio inori berez ematen.     «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Espazioa kanpoko begiespen ororen oinarrian datzan apriorizko eta beharrezko errepresentazioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.  Elizen arteko biblia   Erm 14,17

Baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

Gure arrazoimenean a priori dautzan adigaien analisi soila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.

Hirugarrenik, betegintzarrea, askotasun hori guztia batera adigaiaren batasunean biltzean datzana.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.

Horregatik lurrak ez du pisurik egiten ez aurarik zapaltzen; gizakiari lohadarrek pisatzen ez dioten eta burua ere lepoari astun ez zaion eta, hitz batez, gorputzaren pisu guztia oinetan datzanik sentitzen ez dugun bezalaxe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 339. orr.

Aitona gizon argia zen, eta bazekien, edo jakin zezakeen, ezen zalantza bat zetzala hautu haren azpian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 186. orr.

Profetek eta doktoreek (bedeinka bedi haien oroitzapena!) adieraziriko testu horietan datzan asmoa ez da espekulaziorako atea erabat itxi eta adimenari bere helmenean duena ulertzen galaraztea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Jainkoa (gorets bedi!) ez da unibertsoaren gorputzean datzan ahalmen bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 198. orr.

7 (forma ez jokatuetan, egon, izan esanahiarekin)

Baina hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean -bere estudiante garaiko krausisten programa izpiritu hartara itzulia baita substantzialki-, baizik Espainia bere baitaratzean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Baldin Jainkoa gorputza balitz -diote-, nahitaez jainkotasunaren egiazko kontzeptua gorputz horren substantzia (bakun) guztietan etzan behar luke, erran nahi baitut, horren atomo bakoitzean, edo bestela, gorputz horren atomo bakar batean  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 232. orr.

8 (norbaitekin, sexu harremana gauzatzeko) ik oheratu 2.

Gero, harekin etzan eta haurdun utzi zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia, bere anaiari ondorengorik ez emateko.  Elizen arteko biblia   Has 38,9

Izan ere, lotsagarria izango litzateke halako emakumea gure artean izanda harekin ez etzatea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 153. orr.

Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, bai eta Jaunarekin elkartzeko etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin etzan ohi zirela ere.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,22

Amnonek ez zion entzun nahi izan; indartsuago zenez, bortxatu eta berarekin etzan zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,14

• 9 du ad

Basurde zurdatsuen antzeko, euren basa gorputz biluziak lurrean etzaten zituzten, gaua gaineratzean, adarrez eta orbelez baturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Arrastaka atera ninduten (--...), lurrean etzan ninduten eta esan zidaten auzi-medikuari egindako salaketak berriro errepikatuz gero tiro bat joko zidatela han bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hurbildu egin zitzaidan, eta nire besoan etzan zuen burua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Etzan zuten ohean eta hil egin zen.  Elizen arteko biblia   Tb 14,11

Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,20

Anaiak luma azpian deabrua dagoela kontuan hartzen badu, pozik etzango du burua lasto gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoz behera etzan (4); ahoz goiti etzan (3); ahoz gora etzan (8); ahozpez etzan (4); ahozpez etzan zen (3); ahuspez etzan (5); alboan etzan (8); artean etzan (4); atzera etzan (3); atzera etzan zen (3); aurrean etzan (4); azkenean etzan (3); batean etzan (17); batean etzan eta (4); baten gainean etzan (3); baten ondoan etzan (4); batez etzan (3); bazter batean etzan (3); begira etzan (5); begira etzan zen (3); behera etzan (11); behera etzan zen (4); belarretan etzan (7); berarekin etzan (6); berarekin etzan zen (4); bere ohean etzan (3); bere ondoan etzan (4); berriro etzan (7); berriro etzan zen (6); berriz etzan (5); berriz etzan zen (3); bertan etzan (9); bertan etzan zen (4); besaulkian etzan (4); bizkarrez etzan (3); burua etzan (3); buruz behera etzan (6); buruz gora etzan (4); erdi etzan (3); erdi etzan zen (3); ere etzan (3); errauts gainean etzan (3); eta alboan etzan (3); eta berarekin etzan (3); eta besaulkian etzan (3); eta etzan (32); eta etzan egin (11); eta etzan zaitez (4); eta etzan zen (3); eta lotarako etzan (3); eta lurrean etzan (5); eta ohean etzan (18); etzan ahal (3); etzan ahal izateko (3); etzan behar (7); etzan bezain (3); etzan da (16); etzan daiteke (3); etzan dira (4); etzan edo (4); etzan egin (42); etzan egin nintzen (6); etzan egin zen (23); etzan egingo (3); etzan egiten (7); etzan egiten da (6); etzan eta (104); etzan eta begiak (4); etzan eta bere (3); etzan eta lo (4); etzan eta lokartu (3); etzan ez (5); etzan ginen (25); etzan hadi (5); etzan lurrean (4); etzan nahi (6); etzan nahi izan (4); etzan naiz (20); etzan ninduen (3); etzan nintzen (62); etzan nintzen eta (5); etzan nintzenean (5); etzan nuen (3); etzan orduko (5); etzan zaitez (20); etzan zara (3); etzan zelarik (4); etzan zen (210); etzan zen berriro (3); etzan zen berriz (3); etzan zen eta (12); etzan zen lotarako (3); etzan zen lurrean (3); etzan zen ohean (8); etzan zenean (4); etzan ziren (29); etzan zitzaidan (3); etzan zitzaion (5); etzan zuen (18); etzan zuten (3); gainean etzan (72); gainean etzan eta (10); gainean etzan nahi (3); gainean etzan nintzen (8); gainean etzan zen (30); gainean etzan ziren (5); gainera etzan (4); goiti etzan (3); gora begira etzan (4); gora etzan (12); gora etzan zen (6); hantxe etzan (6); haren gainean etzan (3); haren oinetan etzan (4); haren ondoan etzan (4); hondarretan etzan (3); joan eta etzan (4); kamainan etzan (5); kontra etzan (3); lotara etzan (3); lotarako etzan (5); lurrean etzan (41); lurrean etzan eta (8); lurrean etzan zen (17); lurrean etzan ziren (3); luze etzan (9); luze etzan zen (3); luze luze etzan (5); luzean etzan (3); ohatzean etzan (3); ohe gainean etzan (24); ohean etzan (79); ohean etzan eta (12); ohean etzan naiz (6); ohean etzan nintzen (9); ohean etzan zen (27); ohean etzan zuen (4); oinetan etzan (5); oinetan etzan zen (5); ondoan etzan (42); ondoan etzan eta (5); ondoan etzan nintzen (5); ondoan etzan zen (17); orain etzan (3); sofan etzan (8); sofan etzan zen (3); zabal etzan (3)

askan etzana (6); batean etzana (6); erdi etzana (4); eta etzana (6); etzana dago (3); etzana eta (6); etzana zauden (3); etzana zauden ohetik (3); etzana zegoen (7); etzana zen (5); etzanagoa da (3); etzanak ere (3); gainean etzana (6); jaikiko etzana (3); jaikiko etzana zauden (3); letra etzana (5); letra etzanak (3); lurrean etzanak (3); luze etzana (5); luze luze etzana (3); ohatilan etzana (3); ohean etzana (5); zara jaikiko etzana (3); zegoen etzana (3)

ahoz gora etzanda (20); ahozpez etzanda (4); ahuspez etzanda (8); alboan etzanda (5); artean etzanda (9); aulkian erdi etzanda (4); aurrean etzanda (3); bat etzanda (3); bat etzanik (4); batean etzanda (27); batean etzanda zegoen (3); batean etzanik (9); baten gainean etzanda (6); baten ondoan etzanda (3); batera etzanda (3); batez etzanda (3); batzuk etzanda (3); bazter batean etzanda (3); behera etzanda (4); belar gainean etzanda (4); belardian etzanda (5); belarretan etzanda (7); bera etzanda (5); bere ohean etzanda (4); bertan etzanda (7); besaulkian etzanda (4); bizkarraren gainean etzanda (3); bizkarrez etzanda (4); buruz behera etzanda (3); buruz gora etzanda (5); dago etzanda (6); edo etzanda (4); eguzkitan etzanda (9); elkarren ondoan etzanda (7); elurretan etzanda (4); erdi etzanda (38); erdi etzanda zegoen (3); erdi etzanik (12); eta etzanda (18); eta etzanik (3); eta han etzanda (3); eta lurrean etzanda (9); eta ohean etzanda (3); etzanda aurkitu (15); etzanda aurkitu zuen (5); etzanda dago (15); etzanda dagoela (3); etzanda dagoen (8); etzanda dauden (3); etzanda edo (7); etzanda egin (4); etzanda egon (30); etzanda egon behar (3); etzanda egon eta (3); etzanda egon nahi (5); etzanda egon nintzen (3); etzanda egongo (7); etzanda egongo zara (3); etzanda egotea (6); etzanda egoteko (4); etzanda egoten (18); etzanda egoten nintzen (3); etzanda egoten zen (7); etzanda eman (5); etzanda erdi (3); etzanda eta (43); etzanda gelditu (12); etzanda gelditu zen (3); etzanda geratu (40); etzanda geratu nintzen (4); etzanda geratu zen (28); etzanda geratzen (5); etzanda geundela (6); etzanda geunden (3); etzanda harrapatzen (3); etzanda igaro (3); etzanda ikusi (9); etzanda jarraitzen (4); etzanda jarri (16); etzanda jarri eta (3); etzanda jarri zen (7); etzanda jarrita (3); etzanda jartzen (5); etzanda lo (7); etzanda nago (7); etzanda nagoela (3); etzanda nengoela (7); etzanda nengoen (15); etzanda utzi (6); etzanda utziz (3); etzanda zaude (4); etzanda zegoela (18); etzanda zegoen (83); etzanda zeudela (7); etzanda zeuden (21); etzandako hogei (3); etzandako oinbiko (4); etzandako oinbiko enborra (3); etzandako oinbikoa ebakitzen (3); etzango da (5); etzango naiz (5); etzanik aurkitu (3); etzanik egon (5); etzanik eta (7); etzanik zegoen (12); etzanik zeuden (4); gainean etzanda (83); gainean etzanda geratu (3); gainean etzanda zegoen (4); gainean etzango (3); gainean etzanik (13); gainean luze etzanda (3); geratu zen etzanda (4); gora etzanda (25); gora etzanda zegoen (3); guztian etzanda (3); hamaka batean etzanda (3); han etzanda (10); hantxe etzanda (5); haren ondoan etzanda (3); harry etzanda (4); harry etzanda geratu (3); hartan etzanda (5); hemen etzanda (4); hondarretan etzanda (4); hondartzan etzanda (3); horrela etzanda (3); hortxe etzanda (3); ia etzanda (4); kamainan etzanda (4); kontra etzanda (5); lasai etzanda (4); letra etzanez (9); lurrean etzanda (105); lurrean etzanda aurkitu (5); lurrean etzanda eta (7); lurrean etzanda gelditu (4); lurrean etzanda geratu (7); lurrean etzanda utzi (3); lurrean etzanda zegoen (8); lurrean etzanda zeuden (4); lurrean etzanik (12); luze etzanda (19); luze luze etzanda (11); luzeran etzanda (3); nengoen etzanda (3); ni lurrean etzanda (3); ohe gainean etzanda (19); ohean etzanda (110); ohean etzanda egongo (5); ohean etzanda eta (6); ohean etzanda geratu (3); ohean etzanda zegoen (9); ohean etzanik (15); ondoan etzanda (25); ondoan etzanda zegoela (3); sofa gainean etzanda (5); sofan erdi etzanda (5); sofan etzanda (10); sofan etzanik (4); zabal etzanda (4); zabal zabal etzanda (4); zegoen etzanda (17); zelaian etzanda (4); zen etzanda (11); zen lurrean etzanda (3); zeuden etzanda (3); zituen etzanda (3); zuen etzanda (4)

artean etzatea (3); batean etzaten (6); belarrean etzaten (3); bertan etzateko (3); dira etzaten (3); eguzkia etzaten (6); eguzkia etzaten ari (4); eta etzaten (6); eta luze etzaten (3); etzatea eta (3); etzateko moduko (4); etzaten ari (5); etzaten bada (3); etzaten da (34); etzaten den (8); etzaten dena (3); etzaten denean (3); etzaten dira (10); etzaten diren (3); etzaten gara (3); etzaten ginen (5); etzaten naiz (5); etzaten naiz eta (3); etzaten nintzen (11); etzaten uzten (4); etzaten zen (34); etzaten zen bakoitzean (3); etzaten zen eta (3); etzaten zenean (4); etzaten ziren (12); etzatera joan (7); etzatera joan zen (5); gainean etzatearen (3); gainean etzateko (3); gainean etzaten (16); gainean etzaten da (4); harekin etzateko (3); lurrean etzaten (5); luze etzaten (7); luze etzaten da (3); nola etzaten (5); nola etzaten zen (4); ohe gainean etzaten (3); ohean etzaten (6); ohean etzaten da (3); ondoan etzaten (7)

adigaian ez dautzan (3); at datzan (4); aurkitzean datza (3); azpian datzan (6); azpian dautza (3); bat datza (3); batean datza (4); bere oinarrian datzan (3); bertan datza (3); bihurtzean datza (3); datza benetako (5); datza benetako poza (3); datza bere (4); datza bizitza (3); datza eta (12); datza gakoa (10); datza gure (3); datza hain (5); datza hain zuzen (4); datza haren (3); datza jadanik (3); datzala uste (4); datzan baldintza (3); datzan eta (4); datzan heinean (3); datzan zerbait (3); datzanez gero (7); edukitzean datza (3); egitean datza (7); egitean datzala (3); ematean datza (5); errepikatzean datza (3); errespetatzean datza (3); errespetatzean datzala (4); eskubidean datza (4); eta honetan datza (4); eta horretan datza (8); ez datza (38); ez datzala (4); ez datzan (4); ez dautzan (3); gaitza zertan datzan (3); han datza (4); han dautza (5); hemen datza (9); hilik datza (4); honetan datza (74); honetan datzala (3); hor datza (7); hori zertan datzan (6); horietan datza (6); horretan datza (49); horretan datzala (8); horretantxe datza (6); hortan datza (4); hurrengoan datza (3); izatea zertan datzan (3); izatean datza (16); izatean datzala (3); jakitean datza (4); jakitean datzala (3); lo datzan (5); lurrean datza (4); non datza (4); non datzan (6); oinarrian datzala (3); oinarrian datzan (19); oinarrian dautzan (4); osoa honetan datza (3); proiektua zertan datzan (3); zera honetan datza (3); zertan datza (36); zertan datzan (64); zertan dautzan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus