Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzaleku (ETCn 217 agerraldi; orobat etzankeku ETCn 7 agerraldi) 1 iz etzateko edo lo egiteko lekua. ik etzanleku.

Hilen Egoitza dut etxe, ilunpea etzaleku.  Elizen arteko biblia   Jb 17,13

Oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Kanpoan lo egitera etsia, etzaleku baten bila nenbilela, lau emakume bistatu nituen, bat erratz gainean, beste bat haizemaile baten gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Jar zaitez etzaleku horretan, ene laztana.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Etzalekuren bat, lo egiteko tokiren bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Etzalekuan eseri zara, arnasa hartu duzu sakon.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 83. orr.

Lehengo etzalekura itzulita, lasai eta bakean egin zuen lo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Otsoen etzalekuen berri dakiten artzainak badira gure mendi hauetan, janari bila otsoa noiz irteten den kanpora kontuan isiltxorik egon, eta otsokumeak zortzina eta hamarna habian dauden tokietatik harturik beren etxeetara ekarri izan dituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar. Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da.  Elizen arteko biblia   Is 27,10

Etzaleku hartu nuen apur batean lastaira gogor hori.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

Zeren ohea emakume baten eskuek baizik ezin atondu dezaketen moduan ikusten baitzen, eta ez Raimundo Silvak, ohea eskale baten etzanleku edo kamainarekin nahas ez dadin, eman ohi zion tirakada sumarioak atondua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 363. orr.

Han jaiki ginen, lorik ezak, goseak eta etzanlekuaren gogorrak gorputz atalak oinazeturik eta begiak zurturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Ontziak lehortzeko etzanlekua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Zakurrak, baina, busti eta etzaleku bustian sartzen bada, laster harrapatuko du biriketako gaitza.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 44. orr.

Haren menpeko hiriak betiko bertan behera utziak, abereentzat larratoki eta etzaleku lasai izango dira.  Elizen arteko biblia   Is 17,2

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus