Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere osaba Iturrioz doktoreak eman zion hezurdura horman eskegi zuen, eta halako magialari edo nekromante baten etxezulo baten itxura hartu zuen gelak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
Halaxe izan zen, beste bide batzuk agertu ziren, etxezulo hartatik paraje zabalagoetara ireki ziren ibilerak, beste jarduera batzuetan sartu zen Gabin neskaren arrastoan. «Kuskue tanden», 2004 - 105. orr.
Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete: txakur bat erosi, edo etxezulo bat, furgoneta bat..., baina haien ekarririk beteena, entretenigarritik etsigarrira daraman jauzi erabatekoa, pertsonatxo bat (edo gehiago) ekartzea da, dela bietako baten sabeletik edo dela umezurztegi globalean erosita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Aita etxezuloan sartuta. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 85. orr.
Areatza utzi badute ere, ez da etxezuloan sartuta egoteko izan. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Arratsaldea etxezuloan pasatzen genuen: ama eta gu senideok mahai inguruan, eta aita etxearen beste muturrean irakurtzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.
Ongitxo dakit batzuetan bakardadearen beharrizan handia dudala, baina beste era batekoa da ni beldurtzen nauena: asperduriaren betea ezagutaraziko didana, igandeetako hutsune beldurgarria biderkatuko didana, etxezuloan egotera tentatuko nauena, seguruenik kilo eta zimur gehiagotan gauzatuko dena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.
Etxezuloko sukaldean lehen egiten ziren lanak industrian egiten dira orain, eta elikagaia "nortasun gabeko", "anonimo", "urruneko", "arima bako" bihurtu da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 98. orr.
Wendyren bizitza hain zen etxezulokoa, maitagarriak ezagutzea zoragarria iruditzen zitzaion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.
Sukaldaritza etxezulotik irten egingo da gehienbat, jatetxera, ikastegiko edo lantokiko jantokira, hegazkinekora, ospitalekora, etc. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Horrez gain, haur batzuk etxezuloak izaten dira, eta telebista dela edo bideo jokoak direla, etxean gertazen dira. Berria - Harian 2005-08-06
Mutiko bat bagenuen, herabe samarra eta etxezulo amorratua, beti negarrez aritzen zena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.