Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordutik, tradizioari buruzko ikuspegi etxezuloegiek bezainbat goganbehartzen naute kanpoederregiek, tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.
Aitaren etxea defendatzeko modu bakarra dagoela uste duenak, ez du Aresti ulertu, Eta, okerragoa dena: ez du aitaren etxea ulertu, ez du jakin nahi aitaren etxeak egoitza asko dituela, ganbarak eta sotoak ere barne; ez da jabetu etxezuloegi izatearen arriskuaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.
Etxezuloegia den batek egiaren jabe ikusten du bere burua, eta aitaren etxea defendatzeko modu bakarra, estua, mugatua, pitzadurarik gabea aldarrikatzen du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.