Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxezain iz 1 etxe bat zaintzen duen edo etxe baten ardura duen pertsona.

Etxebizitza handi bat zuen Kurfürstendamm-etik gertu, margolan askoren jabe zen, etxezaina zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Ez zituzten beraz nahasten gradu ezberdineko jendeak, hala nola, etxeko jaunak eta etxezainak, norbait zirenak eta ezdeusak, zerbait zekitenak eta ezjakinak, jende handiak eta jende xehea!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

Beste beribilaren jabea mera zen, auzapeza, etxalte zonbait bazütüana etxezainekin.  Herria   2001-11-15

Lehenbiziko semea institutuko etxezainaren emaztearekin izan nuen Etxezaina, esmokin beltza soinean, irmo eta tente dago, atzealdean, zerbitzu-mahaiaren ondoan, begiradaz kudeatzen ditu galtza eta librea beltzez jantzirik mahaia zerbitzatzen ari diren mirabeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Minutu batez-edo txirrina isilik egon zen, eta gero berriro ekin zion, halako indarrez, non otseina, beldurraren beldurraz, gelatik kanpora itsumustuka atera, eta etxezaina esnatzera joan baitzen; hura poliziarengana joan zen eta ordu laurden baten buruan-edo haiek atea bota zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Etxezaina, bi zerbitzari lagun dituela, leihoetara hurbiltzen da, itsumustuan haztamuka, itxi egin behar baititu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.  Elizen arteko biblia   Has 39,4

Mañot ez zen gurekin heldu; etxe-mutila etxezain gelditu zen Ezponda Baithan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Herodesen etxezain Kusaren emaztea. Etxezainak beheko sua piztuta zeukan egongelara eraman zituen Amaia eta Leire.  Elizen arteko biblia   Lk 8,3

Etxezainak bi bisitaren berri eman zion, baita kanpoan egon bitartean jasotako zenbait deiren berri ere, eta azpil batean pilatutako posta ekarri zion.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.

Lilyk, etxezainaren alabak, egiten zien neskametza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

-Etxezainaren lanak egin dizkizuen Anastasio, abokatua da egiatan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

Dumbledore, McGonagall, Snape, Sprout eta Flitwick irakasleak han zeuden, Filch etxezainarekin batera; honek erantzia zuen bere ohiko beroki marroia, eta frak zahar eta lizundu bat zeraman soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Wicklow Streeteko Batzar gelan igarotzen zuen O'Connor jaunak egunaren parte handi bat, Jackekin, etxezain zaharrarekin, sutondoan eserita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Izan zaitezte etxezain leial eta zentzuduna bezala, nagusiak bere orduan otordua banatzeko morroien buru ipini duena bezala.  Elizen arteko biblia   Lk 12,42

Etxezain faltsuak ostu bere nagusiaren alaba.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Sam, nire etxezain filipinarra, kanpora ateratzekoa zen; beraz, whisky-ur erretilukada bat prestatu nuen, eta pentsatu nuen emakumea bere senarra bezain xantua baldin bazen, hartuko zuen ustekabekoarekin goiz samar alde egingo zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

Etxezain patilladunak ez zuen ezagutu geltokian, eta Nini oinez iritsi zen jauregitxora, trikotatzeko poltsa eskuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhurki jokatu zuelako.  Elizen arteko biblia   Lk 16,8

3 (izenondo gisa)

Arratsak andre etxezainaren pianoaren aurrean edo hiriko aldirietan hara eta hona igarotzen zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Etzan zaitez zuen aitak etxezain utzi zituen ohaideekin.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,21

5 irud/hed

Geroztik bi erresumen aztaparretan gira euskaldunak etxezain, eta ez etxeko jaun.  Herria   2003-04-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

eta etxezaina (3); eta etxezainak (3); zure etxezainak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus