Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso bakarrik sentitzen zela, oso bakarrik, bai, etxetzar hartan, eta horregatik ezkontzeko asmoa zerabilela buruan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 87. orr.
Mila zatitan leherraraziko du Bond jaunak Gehryren etxetzarra. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 27. orr.
Keynesen hitzetan, "aberatsak bertan bizitzeko etxetzarrak eraiki edota hil-osterako piramideak egin, edota, beren bekatuez damututa, katedralak eraiki eta monasterio edo atzerriko misioak sortu", jarduera horiek guztiek ekonomia hazkundea dakarte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.
Plazako beste eraikuntzak ez zetozen bat harrizko etxetzarraren handitasunarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.
Etxetzarraren leiho eta ateak gorriz margotuta daude [...], eta harrizko armarri bat ere badauka, bigarren eta hirugarren solairuaren artean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.
Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan, eta halako tankera delikatu eta arin bat ematen zion etxetzarrari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Kaka usain mina karriketan, eulitxen eraso etengabea gauetan, eta narriadura eta ezerosotasuna gure amaren familia belaunaldiz belaunaldi hazi zuen etxetzarrean. Pakete eskergak pilatuz eta pilatuz zihoazen, katalogorik eta fixategirik gabe, don Alejandroren etxetzarreko sakoneneko geletan eta sotoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.
Baina hil egin duk Préchacqen, Landetan, hik ongi ezagutu huen etxetzar huts hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 271. orr.
Kale zabal batetik jarraitu zuten; etxetzar zuriak, erdiko balkoia geranioz beteta, eta filigrana gisako burdinsarea, gorenean Calatravako gurutzea zuela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Ohiz besteko etxetzar luze, ikaragarri luze hark elbarri erkindua ematen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Lagun batekin, Sperling sendagilearekin, hartu dut ostatu pezozko etxetzar batean, bi gela guztira. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.
Ondarretako atzealdean, berriz, "Arroka" bi baserriak ia-ia ezkutatuz, sekulako etxetzar bat topatu dut; murrutzar altu luze batez inguratua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 348. orr.
Miterrand zaharrak bere loriatarako jasotako auzo berri hartan bazirela egundoko etxetzarrak, munduko multinazionalik handienenak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 148. orr.
Hondartzaren gainean, eskuin aldean genuen berriro "Bains Napoléon" izeneko mainu-etxetzarra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 322. orr.