Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxetxori (orobat etxe txori g.er.) iz txolarrea.

Negu gogorretan sukaldeko leiho aitzinera hurbiltzen ziren etxetxoriak ditut orain gogoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Txoriei begira egoten nintzen; baziren etxetxoriak, usoak eta, zenbaitetan, araba-zozoak, eta malkoak aterarazten zizkidaten haien txorrotxio patetikoek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Zuhaitzen goialdean sumatzen nituen etxetxorien lumak beren loaldi goiztiarrean zimurtzen eta haien betazalak gauaren aurreko azken argietan eztiki apaltzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

Kantu urritzen hasi ziren zozoak eta urretxindorra, eta etxetxorien pipirrioen txanda iritsi zen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus