Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxetresna (ETCn 2.779 agerraldi; orobat etxe tresna ETCn 48 agerraldi) 1 iz etxeko lanetan laguntzeko erabiltzen den tresna.

Berrelikadura-begizta negatibo bat da kontrol-sistema hori, hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Etxetresna modernoak alde batera utzita, azken hogeita bost urteetan, behintzat, etxeak ez zekien berrikuntza hitza zer zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Diru apur bat eskuetan izan orduko, izozkailuak, irratiak, eta antzeko etxe-tresna elektrikoak erosten zituzten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.

Linea zuriko etxetresna elektrikoak birziklatzeko.  Berria - Harian   2006-01-03

Udaltzaingoak adierazi duenez, etxetresna elektriko batek huts egin zuen eta sua piztu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Duela berrogeita hamar urte gure etxetresna elektriko bakarra bonbilla zen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.

Etxetresna denda baten parera helduta, barruko telebista batean sekulako eguzki ederra ageri zen, paisaia eder bat berotzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ditu fagor etxetresnak (3); etxetresna elektriko (4); etxetresna elektrikoak (12); etxetresna elektrikoen (5); fagor etxetresna (11); fagor etxetresna elektrikoak (7); fagor etxetresnak (12); fagor etxetresnak ek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus