Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anne isildu egin zen une batez, etxetiar guztien kontaketa egiten arituko bailitzan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 215. orr.
Urte anitzetan ez zuten etxetiarrek ahaide haren berririk izan eta Luis Lizarralderi anaiaz zituen oroitzapen ilunak erabat iraungi zitzaizkion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.
Ez dezaket ahantz alabaina hemengo etxetiar, petxero eta buhameak oro 1789an Errepublikaren alde agertu zirela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 121. orr.
Zertifikata erdietsia zuelakoan irrati-transmisioetara bideratu zuten, korpuz hartan biltzen zirela herriko notableen gomendioak lortuak zituzten gainerako euskaldunak, ikasle, apezgai eta etxetiar ohoretsuen semeak! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.
Etxetiar eta ofiziale gehienak arrotzak ditugu, nonbaitik etorriak, osoki erdaldunak. Herria 2003-03-10
Han, Isidro zaharra, auzoko etxetiarra, laguntzera berehala jin zitzaiona eta medikua deitu zuena, atzeman zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.
Eta etxetarrak ogi gabe zeudenez, herriraino joatea deliberatu zuen errementariak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.
Ondoan kafeontzia, bor-bor, urrin etxetiarra barraiatzen ari zen sukaldean barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Laboratorioko aire kutsatuan azukre errearen usain etxetiar eta haurtzarokoa zabaldu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Horrek ez du esan nahi lehendik euskal pentsamendurik ez zegoenik, erromatar hirietan euskaldunen presentzia etxetiar eta herrikoi soil zela baizik, hau da, bernakuloak menderatutako esklaboak, artisauak eta liberatuak, merkatari edo soldadu soil bakarrik zirela alegia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.