Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1941ean etxeratu zen osaba Gabino, baina ez luzarorako. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 41. orr.
Etxeratu eta lau pastilla irentsi zituen, Cutty Shark txorrotadarekin batera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
Steffi Prokop etxeratu zenean, egongelan aurkitu zuen Stanislaus Demba, zain-zain. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 82. orr.
Big Lanniek, etxeratu zenean, lurrean etzanda aurkitu zuen Raymond, gelako izkina batean zokoratuta, auhenka eta zinkurinka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.
Lan egiten zuen zerrategitik etxeratu, gosaltzeko saltxitxa batzuk hozkailutik hartu, eta Four Rouses botila bat zabaldu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.
Arratsalde batez, Martin andrearenetik etxeratu zenean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Txangotik etxeratu ondoren, Trois-Frères kaleko arotza etorrarazi zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Berlusconik agindu zuen Italiako soldaduak urte amaieran etxeratuko zirela. Berria - Harian 2006-04-28
Ongi baino hobeki ulertu dut ez zarela une batez baizik etxeratuko, okasioari egoki dagozkion beztidurak janzteko, eta berehala joanen zarela zeure garaile ibileretan berriz ibiltzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 489. orr.
Ez dakit eme deabru horren kontra egin nituen arneguak entzunak izan ziren, baina etxeratu ginelarik ohean kausitu genuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 132. orr.
Etxeratu nintzelarik, jakinarazi zidan Tourvel andrea goizeko hamaika orenetan jalgia zela alabaina, gelaria lagun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 462. orr.
Anaiaren neska gurekin zegoenetik egun bakar batean ere ez nintzen afaltzera etxeratu, eta ez nuen nabarmendu nahi nire ohiturei halako tornua emanez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.
Etxeratu nintzaionetik, hiru-lau muturraldi baizik ez zen piztu gutartean; denetan, ama solas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Hark orduan irribarre egin zuen, eta Denverren bihotzak saltoka ibiltzeari utzi eta eseri egin zen, arinduta eta trankil, etxeratu den bidaiaria bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.
Ezin naiz joan, Hector etxeratu arte. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 233. orr.
Zoritxarrez, bihotzekoak jotzen du, etxeratu eta laster. Berria - Kultura 2004-07-28
Potzolok aholkatu bezala, pilula bat ahoratu nuen etxeratu bezain sarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.
Aita, etxeratu orduko, ohean sartu zen eta ez zuen handik mugitu nahi. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 103. orr.
Aitaz akordatzen zen, zelan etxeratzen zen ilunabarrean, aitzurra edo sega sorbaldan, burua makur. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 182. orr.
Batzuetan, fabrikatik goiz etxeratzen nintzenean, Rosaliaren zer edo zer errezitatzen saiatzen zitzaidan Carmiña, baina ezin izan nituen poema horiek luzaroan jasan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Etxeratzean, leiho ondoan topatu nuen ama, negarrez, gutun bat eskuetan zuela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.
Gauean, etxeratzean, ez zen berehalakoan oheratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Eguberri izanez alaina, elizatik etxeratzean Maria harrapatu zuten, aitaren adineko lehengusu erdi itsua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.
Hamabiak pasatxo ziren etxeratutakoan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.
Etxeratu bezain laster, berriz, amonarengana jo zuen Sarak, lagun minari gertatua kontatzera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 30. orr.
Xingola denda txiki bat zuen, baina, irabazi murritza ematen zuenez gero, beste lan batzuk hartu behar izan zituen, eta oso berandu arte ez zen etxeratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Prediku latzaren ondotik, meza-bide lohitsuan zehar etxeratzen ginen ilunpean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 67. orr.
Donapaleun operaturik etxeratua dugu Janpier Mendiboure. Herria 2003-11-20
Ikusi dugu gizon bat libratua, berriz etxeratua, familiak, askaziek, auzoek pagatu zutelakotz bahitzailek galdegin zutena. Herria 2003-03-10
Etxeratu berria nauzue -egiaren laurdena esan zien. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.
· -Izugarria izan zunan -esan dio Onintzari, neska-lagun etxeratu berriari. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 8. orr.
Bidaia batetik etxeratu ondoren lagunei argazkiak erakutsi eta azalpenak ematen zaizkien gisa berean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.
Nahi gabe entzun zuen solas batek gogoa ilundu zion eta arineketan etxeratu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.
Lasterka etxeratu zen Perrette. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.
Ahal balu bera ere gustora asko joango zela esaten, eta ea berandu etxeratuko ziren, eta ea inork erlojurik bazeraman. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 114. orr.
Egun argia izan arte ez duk inoiz etxeratzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.
Saran aldiz, jendea iluntzerako etxeratzen zen, eta egun berriko lehen argi zirrintan jaikitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.
Edan egiten du, mozkorturik etxeratzen da gauero. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.
On Camillo ikaraturik etxeratu zen, hildako-ilara erdi bat ikusi balu bezalaxe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.
Seme bihurria soinean dituen arropa guziak zikindurik etxeratzen bazaio, hala hartuko du amak errixtan: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.
Banekien besteen aurrean geraraziko ninduela eta esango zidala "azkar etxeratu tea hartzera". Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.
Arratsean, lokaztua eta burumakur etxeratzen zen, ikasleen gorrotoa ahaztu ezinik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.
Gero, elkarrekin etxeratzen ziren biak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.
Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.
Dendarik denda ibilita, birrinduta etxeratu ziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 200. orr.
Nik ere egin ohi nuen bitarteko papera, adieraztekoak elkartetik ezorduan edo gehitxo edanda etxeratzeari zegozkien kontuak zirenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.
Ederki oroitzen naiz, konparazione, nola, Pirinioetako Bakea sinatu zen denbora hartan, ezin alegerago etxeratu zitzaigun, erraiten zigularik ezen lagun egin zuela Villagrandeko dukea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Egia da Francisco Franco gure herrian egon zen egunean Mateo blai eginda etxeratu zela eguerdian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.
Gazte hau gaueko hamarrak aldera etxeratua zen, nekatuta zegoela eta aurki oheratu behar zuela esanez agurtu zuen bere otseina, Bouvin jauna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.
Komisarian ari ziren jendeen zerrenda hartu zuen batek eta onik etxeratuak zirela telefonoz baietsi. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 53. orr.
Laster etxeratu zen Europara. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 302. orr.
Tren-geltoki aurretik igarota etxeratu izan banintz, ez zitzaidan ezer gertatuko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.
Bero sapa egiten zuen egun hartan eta, ondorioz, izerdi-patsetan etxeratu nintzen, lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.
Eskua, hor ikusiko huen txirrinean, hantxe jarri bainuen bart etxeratu nintzenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.
Isilik eta esna, Hankapalo noiz etxeratuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 110. orr.
Zaurituak sendatuko ditut, erbesteratuak etxeratuko. Elizen arteko biblia So 3,19
Mila frantziar etxeratu ditu Frantziako Gobernuak. Berria - Mundua 2004-11-11
Preso eta iheslariak etxeratuko dituen eta gehiago sorraraziko ez dituen etorkizuna eraiki nahi du Etxerat-ek. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Final hura gogoan izango dute eurek ere, eta aurten 2002an ihes egin zien txapela etxeratu nahiko dute. Berria - Kirola 2004-01-03
Zeren eta soineko hura baitzen haien zerbitzuen ordain, eta etxeratzen zuen, haren orde, bertze emazteki indiar bat, zeinarentzat erosten baitzuen bertze soineko bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.
aita etxeratu (4); arte etxeratu (3); berandu etxeratu (4); berandu etxeratuko (3); berandu etxeratzen (5); beranduago etxeratzen (3); egonik etxeratua (3); ere etxeratu (3); eta etxeratu (7); etxeratu arte (6); etxeratu aurretik (8); etxeratu behar (5); etxeratu bezain (9); etxeratu bezain laster (3); etxeratu da (3); etxeratu dira (4); etxeratu egin (7); etxeratu eta (17); etxeratu ginen (6); etxeratu ginenean (3); etxeratu nintzelarik (3); etxeratu nintzen (8); etxeratu nintzenean (9); etxeratu ondoren (6); etxeratu orduko (6); etxeratu zela (3); etxeratu zen (19); etxeratu zenean (18); etxeratu ziren (3); etxeratua da (3); etxeratua dugu (5); etxeratuak dira (3); etxeratuko dituen (6); etxeratuko dituen eta (3); etxeratzeko agindua (16); etxeratzeko agindua eman (3); etxeratzeko agindua ezarri (7); etxeratzeko eta (3); etxeratzeko gogoa (3); etxeratzeko ohitura (3); etxeratzeko ordua (3); etxeratzeko tenorea (5); etxeratzekoak ziren (3); etxeratzen ari (3); etxeratzen da (4); etxeratzen denean (4); etxeratzen ginen (4); etxeratzen nintzen (5); etxeratzen nintzenean (4); etxeratzen zen (14); etxeratzen zenean (12); etxeratzen ziren (3); ez zen etxeratu (3); goiz etxeratzen (4); laster etxeratu (3); noiz etxeratuko (4); operaturik etxeratua (3); operaturik etxeratua dugu (3); zen etxeratu (4)