Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxeorde (orobat etxorde g.er.) iz etxe modukoa, eskuarki bizitzeko erabiltzen ez dena.

Adrianen eta Josebaren etxeez gainera, hamar bat estalpe edota etxeordek osatzen zuten bere muina; ingurumarian, berriz, ibaiaren edo errepidearen albo bietan eraikitako ohol-gaztelu eta enbor piloak zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, etxeorde batetik gurdi bat atera, Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Baserriaren aurreko etxeorde batean sartu genuen autoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek, bai eta animaliak hazteko ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Esan zioten ekaitzak lanabesen etxordea hautsi zuela eta habeak konpondutakoan erakutsiko ziotela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Ez nintzen gauza zutik jartzeko, baina larritasunak kemenik aski eman zidan lurrean narraska abiatzeko, etxeordetik irten eta kalean zehar arrastaka jarraitzeko, etxe aldera, ustez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Etxe handi bat zegoen bertan, etxeordez inguraturik; etxeordetan bizi ziren zerbitzariak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Ni ez nengoen, ordea, atzera egiteko; oroimenean, gero eta gardenago ageri zitzaidan hautsez estalitako liburua, Marroren etxeordeko ganbaratxoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus