Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxeminak jota dago Leire, baina ez du agertu nahi; malkoak barruan irentsi eta irribarre zabal batekin hartu ditu gurasoak bisita-egun honetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.
Nostalgia, benetako nostalgia, islatzen jakin duen poeta bat Joseba Sarrionandia izan da -amari eskainitako poema batean ezkutatuta, sentimendu hori oraindik trinkoagoa sumatzen da, agian- oraingoan etxemina deitu beharko genuen sentimendu baten adierazgarri: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 213. orr.
Gure paseoa gozatzen du hego-haize honek, baina etxemina sartzen dit hezurretaraino: atariko lizarra ikusten dut, aurrean daukadan hormaren ordez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 174. orr.
Hego haizeak lasto printzaren batzuk dakartza patioraino eta etxemina ernatzen du erraietan eta gogoan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 202. orr.
Hego haize puntu honek herrimina, etxemina sortzen dit. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 18. orr.