Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekotu, etxeko(tu), etxekotzen 1 da/du ad etxeko bihurtu.

Bi munduren artean gelditu zen, ez batean eta ez bestean etxekotu gabe: irteerarik gabeko zurrunbilo moduko batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Azkar samar ez ote genbiltzan bota zidan amak berriro, baina leihoa zabalduta sartzen den aire freskoaren antzera hartzen zuen "bere erraintxoa", eta laster etxekotu zen Idoia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Ez da gauza erraza izaten kanpoko katu bat etxekotzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 103. orr.

Egia erran, arrunt etxekotuak ginen, noiz eta ere gure soldadugoari bukaera eman baitzioten, denbora ixil ixila joan ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Izeba Marge etxekotuz zihoan neurrian, Harry ia irrikatzen hasi zen etxe hartan, izeba hura gabe, izan ohi zuen bizimodua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Logika berean, pentsatzekoa da etxekotu egin beharko genituzkeela kanpokoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 31. orr.

Lehengo ohitura zaharrek erakusten dute etxekotu nahi den katua zaku batean gordeta eraman behar dela etxe berrira, eta askatu aurretik zazpi bira eman behar zaizkiola etxeko laratzaren azpian, katuak etxea onar dezan eta bertan gera dadin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 103. orr.

Hara non doan Iparraldeko dontzeila gerlaria etxekotu duen Jauna!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

Ikusi duzun baberruma hori, berriz, fava romana delakotik etxekotua omen dugu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Usario horri jarraiki, esan liteke euskarak tobera etxekotu duela, irudi geometriko hori nonahi (burniola, karobi, errota) ageri dela ere, eta lanbide horien inguruko festa-grinak eraginik edo, hortik atera zela gero tobera hitza, inbutu gisako musika tresnaren batez (toberaz) lagunduriko koplagintza xelebrea izendatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 282. orr.

Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez ote ziren alabaina etxekoak, edo behintzat etxekotuak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Oilo etxekotuaren arbaso den Gallus gallus espeziearen kodea da argitu dutena.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Benetako animaliez ari gara, jakina, ez ia gure hurko edo senide bihurtu ditugun animalia etxekotu eta etxe-barrukoez; horiek gu bezalaxe dira ondoezten, gaixotzen, ergeltzen, deprimitzen eta "hiltzen".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Bildu eta jan, arbaso zahar arrotz etxekotu haien ohoretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus