Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeekiko etxekotasuna, gizon santuak ere desbideratzen dituen pozoi eztitsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.
Teknologiaren apologetek, saskibaloia bizkortu, ikuskizuna hobetu eta dibidenduak biderkatu egin direla esaten dute, baina, baita xarma eta etxekotasuna galdu ere. Berria - Kirola 2004-10-03
Demoek unibertsaltasuna eta etxekotasuna uztartu dituzte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Frantziskok anai Leoni agertzen dion etxekotasunak ederki erakusten du nola lagundu behar zaion atsekabean nahiz ilunpean dagoenari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.
Guk -alegia, anai-arrebok- etxekotasun handia genuen izeba Matilderekin, amaren ahizpa izanik, berak hartu baikintuen gure gurasoek hegazkin-istripua eduki eta umezurtz geratu ginenean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 68. orr.
Ferranjoren ama aldiz Ezteberenzubitarra, hortako aldarean kausitzen zen bigarren apeza Ferranjoren kusia izanez, etxekotasunean iragan da ehorzketa. Herria 2003-01-14
-Pasa naiteke? -aurreratu zen Adela, etxekotasunez, nik erantzun zain egon gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.
Alaitasun handia sentitzen zuen Kristoren itxura adeitsuaren aurrean, halako etxekotasunez agertzen baitzitzaion eta halako onginahiz begiratzen baitzion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.