Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekoi izond 1 etxeari dagokiona; etxe girokoa.

"Larrazkeneko-Jaialdia" euskal etxearen urteburukari, buruilaren 18an, ospatua izan da, besta etxekoi goxo batekin.  Herria   2004-10-14

Gogo handirik gabe ahoratu nuen Madame Bouthierrek maneaturiko afari goxo eta etxekoia, haren begirada amatiarraren pean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Giro etxekoi eta beroa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 37. orr.

Atzerrian hungarierazko doinu etxekoiak entzuteak sorrarazten duen ustekabeko poza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.

2 etxean egoteko joera duena. ik etxezulo1.

Alaba etxekoia eta lasaia izatea gustatuko litzaidake, ez oraingoak bezalakoa, girgileriak, farfailak eta gerritxoak besterik ez dute eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

Hemen, ostera, beste era batean zebiltzan, laxoago, nolabait -igarri ahal izan nuenez- etxekoiago.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 90. orr.

Nahiko gaizki, etxekoi samarra naizelako, baina Belgikako talde batean korritzen ari naiz, eta hasieratik nekien zein ziren baldintzak.  Berria - Kirola   2004-05-05

3 (adizlagun gisa)

O, zuk ez dakizu zein ondo eta etxekoi sentitzen den bat, bararentzako pisu bat lortzen duenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus