Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
etxekoandretza iz etxekoandre egoera.
Ilargiarena ez dago gure egutegiko egunekin finkatzerik, hori ilargitarian beharko genuke erreparatu: hori hor baitabil derizkion eran, aske eta libre, hor goiko etxekoandretzan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.
Pozarren ibili da azken egunetan, haurra jaio zenetik ez bezala libre, bere gogara, ia nahi duenean esnatu eta nahi duenean oheratu, gosari-bazkari-askari-afari kate beti-berdinetik eta etxekoandretzari egotzi ohi zaizkion bestelako zeregin amaigabe kasik guztietatik askaturik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.