Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekalte 1 izond bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena.

Etxean lana gogor egingo duen semea behar dute eta ez etxekalte den alabarik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

Militar guztiak kartazale amorratuak eta etxekalteak zirela uste baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

-Etxekalte hezigaizto horrek denon lotsagarri utzi gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

2 irud/hed

Gaztelania bezalako hizkuntza finkatu batean aberasgarri litzatekeena etxekaltea izan liteke geurean, eraginkortasuna edo medioen eskasia bezalako arrazoiengatik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Pentsa dezakegu Oteiza ari zela -noiz arte?, noiz arte?- euskaldunok geure gorabeherez izan dugun utzikeria kronikoaz eta hemengo burgesia etxekalteaz; ari zela hemengo buruzagitza kulturalaren faltaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

Batak zein besteak ez du zer ikusirik gurean bizi izan dugun kultur tradizio etxekaltearekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

Larria iruditzen zaigu eta beren burua ezker abertzalearen korronte gisa definitzen duten heinean etxekalte ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Libertyko Vicioso, Heras eta Koldo Gil izan ziren indartsuenak Santa Agedan; Laiseka Zubeldia nagusiaren etxekalte aritu zen.  Berria - Kirola   2004-06-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus