Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tolosan ezkutatu ziren, baina handik denbora gutxira, etxejabea beldurtu zelako edo presaka zirelako, atzera berriz errepidera irtetea erabaki zuten. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
Etxejabeak oinak itzuli eta sartu bezalaxe atera zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Atzealdean, hiru aldetan, beste atari handi samar baten inguruan zeuden eraikin nagusia, etxejabeak bizi zirena, aurrean bi etxebizitza, eta eskuinaldean beste bi, zurezko ate marroi banarekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.
Aspertzen nintzenean, etxejabeen etxera joaten nintzen, Yonsuk andrea ikustera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 36. orr.
Baldintza hori jarri ziguan etxejabea den kondeak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 128. orr.
Beheko etxejabearen irudia gogoratu zitzaidan, bere bulegoan: zakur bat mahukutsik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.
Gero etxejabeak afari-merienda ematen die langileei. Berria - Kultura 2006-04-06
Sentimendu eta jarrera diferenteak izaten ote dituzten baserritar etxejabeak eta maizterrak bere lur-sail eta bizitokiarentzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 126. orr.
Etxean, emakume zahar etxejabea bizi zen, bere alaba elbarri Yonsuk-ekin, eta alabaren senarrarekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.