Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxegabe (orobat etxe-gabe g.er. eta etxe gabe g.er.) 1 izond bizitzeko etxerik ez duena.

Ez nuen gogoan emakume alkoholiko etxegabe horri zer putakeria egin nion hogeita hamar urte lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Hainbeste zoritxarreko andre etxegabe, sala beltz batean abandonaturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Han egiten zuten gizon etxegabeek lo, ibiltzen ziren lasterka umeak eta, urtean behin, jartzen zituen dendak zirkuko jendeak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

-Hi, jipi, atera egik bourbon kubata pare bat! -oihukatu diote leihatilatik Anjelen taberna aurrean jesarrita dagoen agure etxegabeari.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.

-Baina oraingoan nire kontu -esan zuen Andreas etxegabeak-.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 19. orr.

2 (izen gisa)

Bilboko banketxe batean lotan zegoen etxegabe bati eraso diote.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Gure artean ere gu baino gaizkiago denik atzemanen diagu, eri kartzelatua den etxegabea adibidez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.

Geltokiko bankuetan, berotasuna aprobetxatuz, homeless batzuk zeuden lotan, etxegabeak, Estatu Batuetako hirietan sortzen ari zen jende kasta berria.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Arratsean etxegaberen batek kantak jotzen zituen gitarrarekin lo egin aurretik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Erdi Aroan bertan, etxegabeen biltoki eta marjinalen gordeleku izan zen Itsasondoko San Juan ermita, orduan Donejakue bideko ospitalea zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

Azterketaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden etxegabeen %48 atzerritarrak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Etxegabeen batzorde bat eratu zen, eta niregana etortzen zen arratsero berri bila.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.

Lurra hotza da beti batzuentzat, eta adibidez, eguna joan eta eguna etorri, barrenak ardo petralez erreta lur hutsaren gainean lo egin behar duen etxegabearentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Han inork ez zion diosalik ere egiten ondokoari, esnatzean elkarri begiratzen genion, pasadizoko etxegabe logaletuok.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Gizon saindu hori kurri zabilan etxe gabe batek hil zuen gehiagorik gabe bere desertuko otoitz-lekuan.  Herria   2005-02-24

Oraiko etxe-gabeak Frantzian ez ote dira frantsesak?  Herria   2003-12-25

3 etxegabeko izlag/iz

Etxegabeko jende horiek eraikuntza handian lo egiteko ohitura hartu zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 193. orr.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) etxegabekoen azterketa egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen aldiz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus