Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxaurre 1 iz etxearen aurrealdea, etxe aurrea.

Barcinak taldeko kide guztiak zoriondu zituen, eta Iruñeko udalaren gorbata bana eman zien, bai eta udaletxearen etxaurrea irudikatzen duen oroigarria ere.  Berria - Kirola   2004-04-27

Etxaurrean erruz hedatua, berriz, etxeko mahasparra ageri da; mahats morko eder eta ugarien emale.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Hortxe bertan etxaurreko moilan lotuta dagoen txalupa buruka ari da enbor ustelduen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Osaba Vernon, izeba Petunia eta Dudley etxaurreko lorategira irten ziren osabaren enpresako auto berria mirestera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 30. orr.

Ia hamar urte ziren Dursleytarrek esnatu eta iloba etxaurreko eskaileretan aurkitu zutela, baina Privet Drive oso gutxi zegoen aldatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Etxaurreko arku zabala ez da aldatu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

Sukalde paretik pasaeran aitari begiratu zion, geldialdirik egin gabe, eta etxaurrera irten zenean, jendea gainera bota zitzaion. hona Pordenone auzoa, bere etxaurre estu, zaharrekin, arkupe handiekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 59. orr.

2 (izenondoekin)

Plaza Zaharreko arkupeetatik aurrera abiatuta, hamaika errege eta puntuzkoren pausaleku izandako "Parador Real"en etxaurre zuria ikusten nuen, ilunpe hartan are zuriago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Estenotz eta Lerate herrietara begira, bost leiho zabal ditu ilaran etxaurre bikainak, hiru solairutan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Hain da estua, zeharkatzen duenak gaizki lerrokatutako eraikuntzen etxaurre zikinek zapaldua sentitzen dela.  Berria - Kultura   2006-03-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus