Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxalde (orobat etxalte g.er.) 1 iz landan dagoen etxea, familia bat bizi dena eta nekazaritzako edo abeltzaintzako lurrak dituena.

Etxalde=baserria bere lurrekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.

Etxalde bat zeharkatu eta etxe maspildu batean sartu da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 94. orr.

Etxalde batean bizi naiz, nire alabarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.

Tokiko laborari gazte batek nahi luke etxalde hori beretu.  Herria   2004-07-22

Anaia Kalifornian zen, han sos eginik etxera itzuli eta etxaldea garatzekotan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 100. orr.

Ainharbeko Etxebestenborda etxaldea salgai da, bere 5 hektara pentze eta 4 hektara oihanekin.  Herria   2004-07-22

Jauntxoek omena atxiki zuten eta lur, etxalde eta eiheren jabe egon ziren; haien boza entzuna zen Biltzarrean, beraz herri eta eskualdeetan, pentsa!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Begien aurrean daukat etxaldea erdibitzen zuen erreka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Soroek, belardiek eta abereek osatzen dute etxaldea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 176. orr.

Etxaldea, aurretik, alanbrezko hesi batek eta kaputxina- eta geranio-sailek ixten dute; aurrealdea, gainerakoan, hautsezko eta legarrezko zabalune bat da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Hirurehun nekazari-arimaren jabe naiz, etxaldea egoera tamalgarrian dago eta administratzailea ergel hutsa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Cazenavetarren etxaldearen ondoan, egurrezko mainu txabola apal bat ezarri berria zeukan Caulet lehen auzoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Noizean behin etorri eta bazkaltzera gelditzen ziren bisitariei, udaleko edo probintziako ordezkariei edo ehizaldi handietara etortzen zirenei, etxaldearen administrariak egiten zien harrera basoko etxean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Ezin esan daiteke etxaldeaz arduratzen zenik, sekula ez zen joaten bere lurrak ikustera, eta etxaldea berez gobernatzen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Oso zaharra denez, ezin du etxaldea gobernatu, baina ez du nire esku utzi nahi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

Etxaldea da nire ezkonsaria.Laborantza ttipi bat zuen etxaldean.  Herria   2005-04-28

Ivan Janson hura soldatapekoa zen nekazari aberats baten etxaldean, eta ezerk ez zuen desberdintzen lurrik eta familiarik gabeko beste nekazari txiroengandik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Hurrengo belaunaldien ikasgai, Snorri Sturlason historiagile eta poligrafoa, Borgarfjord-eko bere etxaldean, Harold Sigurdason errege ospetsuaren azken ekinaldia idazten ari zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

Handik gutxira, Trekhmetiev kondearen etxaldean gertaturiko auzi bat erabaki behar izan zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Nekazari hilak etxaldean!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.

-Orain, nahi dualarik hartzen ahalko duk, Paxkal, gure etxaldearen kudeantza.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Horrelako zoritxar batek berez dakarren atsekabeaz gain, erantzukizun berrien zama datorkio Paxkali bizkar gainera: bere geroa, etxaldearen segida, emakumeekiko segurtasun eza.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Hogeita hamar urteotan, etxaldeko basozain-lanean aritu izan zen guztiotan, behin ere ez omen zen berandu iritsi lanera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Pasieran ibili naiz bakarrik etxaldeko sailetan, Lucy eta Tom beren kasa utzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Etxaldeko kapataz izan behar dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Zure etxaldeko beste produktu batzuk ere erostekotan nengoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Ordu arte zerga batzuk baziren delako fraidetxe horien fagoretan, lehenik azindetarik eta gero lurrek eman mozkinetarik ere, horiek deitzen baitziren "diezmos", erran nahi baita "hamargarrena", edo "detximak" eta "primicias" edo "etxaldeko uzta berriak sortu zerga".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 59. orr.

Auzoko etxaldekoekin ederki moldatzen ziren, hots Joanes eta Eusebioren loturarekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Herri batean, uhartean dugun etxaldetik hurbil, San Gonzaloren estatua bat zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Jauna, uztazu etxaldetik kanpora joaten lanera, ea diru pixka bat irabazten dudan urteko zerga ordaintzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Bi orduren buruan bidea utzi eta etxalderako pista hartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Itzultzean, ziztu bizian egiten zuen etxalderainoko bidea, hamar versta guztira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Nikaraguak etxalde bat izaten segituko zuen urte luzeetan, eta jabe bakarra izango zuen: somozatarren familia.  Berria - Mundua   2004-07-18

2 (pluralean)

Orain, beherago, gari eta alpapa sailetara hurbiltzen gara -etxaldeak, arrantxoak, larre emankorrak ditugu begien aurrean-, baina oraindik ere, larizio gorrixka ere bada nonahi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Gure etxaldeak kanpotarren eskuetara joan dira; gure etxeak arrotzen eskuetara.  Elizen arteko biblia   Nk 5,2

Luisianako solo hezeak, Georgiako etxaldeak, Alabamako zuhaitzen adarrak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.

Erortzear dauden etxaldeak europar dirudunek erosi eta beren bed&breakfast garitoak montatzen ari dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

Lehengo etekin berberak ematen zizkion etxaldeak: lehen adina zerga ordaindu behar izaten zizkioten mujikek, lehen beste intxaur eman emakumeek, lehen bezainbat oihalez hornitu ehuleek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Joxe Aberasturik etxalde edo etxaleku haietarik batean enplegatu nahi zuen, eta halaxe jakinarazi zion Fernando Pachecori, etxaldeetako jaunei buruzko eta han egiten ziren trabailuei buruzko xehetasunak eskatzen zizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 544. orr.

Jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi-aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.

-Etxaldeetan bizi diren aldeanoek dena horrela hitz egiten dute haien artean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 139. orr.

Bihar merkatu eguna da, eta etxaldeetako kapataz eta arduradun bat baino gehiago hemen izanen da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 544. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Pierrek bere burasoetarik ukan laborari etxalde ona gain gainetik erabili du eta ere emendatu.  Herria   2003-12-25

Aitor dezagun, etxeko jaun askoren ahotan bagaudela gu ere horrelako zenbait solas entzunik, haien etxalde ederren hondamenaren ulertzeko baliagarri zaizkigunak: Hi bahaiz eta ni banauk!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Kanpotar batzuek lapurreta egin zuten etxalde aberats batean, nagusia eta haren emaztea hil, eta etxea erre zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Drogamenpekotasuna gainditzeko rock izarrak hartzen dituen ospitale sotila, diktadore batek bere ihesean abandonatu eta sasiek hartutako udako etxalde dekadentea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

Hiru gizon ezezagunek Lucy Lourie andreari eta haren aita edadetuari eraso zieten Salem-go aldirietan daukaten etxalde txikian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

Hamazazpi udaberri zeuzkan Maddik, esperantzetan Irazeta etxalde txikira ezkontarazi zutenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Hektarea bateko galera pairaezina da etxalde tipi batentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Komeeneko etxalde koxkorrean laborantzan arizan da.  Herria   2005-02-27

Gris eta xarmarik gabe ageri da zutik muino baten gainean, etxalde zaharraren ekialdera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Etxalde kolektiboak bertan behera utzi eta enpresa pribatuak berriz abiatzeko baimena eman zuen 1980ko hamarkadaren hasieran.  Berria - Mundua   2004-09-16

Inbertsio handiak egin dira azken urteotan Errusian etxalde industrialak antolatzeko.  Berria - Harian   2005-08-26

Nonahi ageri ziren, beraz, fabrikak eta meatzeak, baina bakar eta urri baserriak eta nekazaritzako etxaldeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertako ilustrazio edo baieztapen gisa ikusten dituen baserria, zuhaitza, etxalde multzoa, Don Alejandro Glencoe, lehendakaria, sortaldeko etxalde-jabe bat zen, Brasilgo muga ondoan lurrak zituena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 38. orr.

Gauzak eskatzen hasi zituan: etxalde-jabeei zigorrerako eskubidea kentzeko eskatzen zitean; soldata-igoerak; atsedenaldi luzeagoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

200 bat artzain bildurik, herrian artzain batek daukan 4.000 ardi hazteko etxalde proiektua salatu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Behingoan antzematen zitzaion etxalde-administratzaile guztiek bezalaxe egin zuela gora: aurrena, idazten eta irakurtzen ozta-ozta zekien morroi arrunt bat besterik ez zen izan; hurrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

ELB sindikatak eta Lur Hats elkarteak (lurrik gabeko laborari gazteen elkartea da) salatzen dute egoera hori, galdeginez laborantza etxaldea laborarien eskuetan geldi dadin.  Herria   2004-07-22

Hango eskola berritze, laborantza-etxalde laguntze.  Herria   2002-10-10

Baigorriko sotoak eta inguruko mahastizain-etxalde guziek eman 10 arno jastatu dira eta aipatu osoki euskaraz.  Herria   2004-07-01

Europako Nekazarien Koordinakundeak hegazti gripea Asiako hegazti etxalde erraldoietan sortu zela gogorazi du.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Nigeriako oilo etxalde batean aurkitu dute gizakiak kutsatzen dituen hegazti gripearen aldaera.  Berria - Gaiak   2006-02-09

6 (adizlagun gisa) ipar etxe aldera.

-Etxalde beharko diagu abiatu -erran zidan Mattinek plazako ostatuan boka bat edan ondoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

-Abia gaitezen etxalde.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

-Orain, atertua baitu, hobe duxu etxalde partiturik, beste uhar bat jin aitzin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Bi neskak utzirik, Mattinek eta nik segitu genuen etxalde.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batasunean etxaldeetan (3); bere etxaldea (8); bere etxaldean (9); beste etxalde (3); bi etxalde (3); bi etxaldetan (8); da etxalde (4); den etxalde (4); diren etxaldeak (3); dituzten etxaldeetan (4); du etxalde (3); du etxaldea (4); duten etxaldeen (3); edo etxalde (6); eta etxalde (8); eta etxaldea (6); eta etxaldeak (5); eta etxaldeari (3); eta etxaldeen (3); eta etxaldeetan (6); eta etxaldeko (3); etxalde bat (25); etxalde batean (74); etxalde batean agertu (5); etxalde batean aurkitu (3); etxalde batean bizi (3); etxalde batean egiten (3); etxalde batek (3); etxalde bateko (11); etxalde baten (12); etxalde baten jabe (3); etxalde bereko (4); etxalde erraldoietan (3); etxalde eta (6); etxalde gutiago (3); etxalde guztiak (5); etxalde handi (5); etxalde handiko (4); etxalde hau (4); etxalde hori (7); etxalde horren (4); etxalde itxi (4); etxalde jabe (3); etxalde ttipi (4); etxalde txikiak (3); etxaldea ez (3); etxaldeak eta (4); etxaldean bizi (4); etxaldean sartu (3); etxaldearen segida (9); etxaldeari emanaraziz (3); etxaldeen segida (3); etxaldeetako hegaztiak (7); etxaldeetan ere (6); etxaldeetan itxita (4); etxaldeetan ixteko (3); etxaldeetan lan (3); etxaldeko kapataz (3); etxaldetan eta (3); europako batasunean etxaldeetan (3); gertuko etxalde (3); gertuko etxalde batean (3); guztiak etxaldeetan (3); hainbat etxaldetan (7); hazten dituzten etxaldeetan (3); hegazti etxalde (4); hegazti etxaldeetan (4); hegazti guztiak etxaldeetan (3); hegaztiak etxaldeetan (5); hegaztiak etxaldeetan itxita (3); hektaretako etxalde (3); hektaretako etxalde batean (3); herriko etxalde (5); herriko etxalde batean (3); hiru etxalde (3); laborantza etxalde (5); laborari etxalde (4); zituzten etxalde (4); zuen etxaldea (3); zuen etxaldeko (4); zuten etxalde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus