Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bostongo kale, plaza eta etxadiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Etxe bat alokatu zuten Y... n, alde batetik trafiko handiko kale batera eta bestetik komunitate-patio batera ematen zuen etxadi batean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.
Etxadiari emandako bigarren biran, bazterbide batean, aurkitu zuen bila zebilen tokia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.
Hondartza inguruko zumardia, alemanen hotela, zerrategi zaharrera heldu aurreko etxadiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.
Hilketa gertatu zen etxadiaren parera iritsi nintzen, kaletik beharrean, itsasaldetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Alde Zaharrerako igerileku klimatizatu bat eskatu izan dugu, baina Santa Ana plaza ondoan egitekoa zen etxadi pilotuan jartzea proposatu genuen, eta ideia ona zela esan ziguten. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Hurrengo etxadian bazegoen janari denda bat eta hantxe egin zituen erosketak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 133. orr.
Francisco Franco etxadia Francisco Francok mustu zuela zioen plakaren ordez, geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan bertan, [...] Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Dorre handi bat ikusi zuen eta berehala nabaritu zuen etxadi hura ez zela gaztelu, herriko eliza nagusia baizik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.
eta etxadiak (3)