Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzoberriko etxabe batean biltzen dira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Bederatzi auto erre ziren atzo Santurtzin (Bizkaia) etxabe bateko garajean, eta etxeko bizilagunak bertatik aterarazi zituzten. Berria - Euskal Herria 2006-01-08
Herriko kale nagusian, nondik iragaten baitzen Alpujarretara bisitan etortzen zirèn turista gero eta ugariagoen trafikoa, etxabe bat erostekoa, elkarrekin bizi izandako lau urteetako aurrezkitxoekin bereganatu zutena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Urak etxebizitzako etxabea bete zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Gaur egun etxabeak baliatzen dituzte, baina hori ez da konponbidea. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi zutenez, zenbait irteera egin behar izan zituzten urak garajeak eta etxabeak hartu zituelako. Berria - Harian 2006-03-25