Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsitzear adlag etsitzeko zorian.

Etsitzear nengoela, Ch-ren ahots tipia aditu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.

Olivier etsitzear zegoenean, belarria atean itsatsita komediantea amore ematear zegoela iruditzen bazitzaion ere, azken unean berriro hasten zen teklak sakatzen eta sakatzen, indarberrituta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.

Ia etsitzear zenean, keinu ezagun bat atzeman zuen mila keinu arrotzen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Etsitzear izanagatik, arma itxurako eskukiaren indarra hezurretan mantendu nion, are bortizkiago oraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

Bai, hori zen, zioen etsitzear, Agatak lagunen, adiskideen eta kide soilen hagitz aspertzeko ahalmen izugarria zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus