Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsiturik 1 adlag etsirik.

Etsiturik, Santespiritako zubia zeharkatu zuten, eta Baiona Ttipiko karriketan barna ibili ziren norabide zehatzik gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

Etsiturik, ohitu egin zen ni hala ikusteaz: hogei urte baino gehiago eta oraindik eskolan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Etsiturik, eskuekin aurpegia estali, eta aintzira-bazterreko lur larru-kolorekoaren gainean blaust eseri zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 134. orr.

Etsiturik, tristurak jota, oinazez eta gorrotoz dardarka, inbidiaz lehertzen eta negarretik hurbil zegoen Demba kalean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 176. orr.

Etsiturik, grinatsu, malkotan, infernura kondenaturikoen larrua izan zen gau hartan jo genuena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 173. orr.

Non ote zen jakiteko modurik izango ez nuela etsiturik nengoelarik, iheserako bidea bilatzen zuen jendetza haren erdian ikusi nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 167. orr.

Mairuek, hondamenak etsiturik, atzera egin zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.

Inazito etsiturik geratu zen, Padre Buruargik bera deitu ez zuelako, hala deitzen baitzion berak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

Sukaldean batu zirelarik gosaritzat xorigariz egin ogi-zopak esne beroarekin jateko, Graxi eta Domenga bata besteari so egon ziren, etsiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Ni bi urte lehenago beste norbaitekin nahastuko banindu bezala begiratzen zidaneko garaiekin gogoratzen nintzen eta askotan, etsiturik, alde egiten nuen itzuli bat egitera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 130. orr.

Nahiz eta ezin argiki erran, salaketarik edo ondoriorik ez duten kasu anitz gelditzen direla azaltzen dute, etsiturik.  Berria - Harian   2005-11-24

· Egunak kuxkur-etsiturik higatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

2 (izenlagunekin)

Ezkor eta etsiturik zegoen dagoeneko Goya.  Berria - Kultura   2006-05-06

Moon tide eta The impostor filmatu eta, etsiturik, sorterrira itzuli eta Frantziako Indar Libreen armadan sartu zen.  Berria - Kultura   2004-05-16

Lehenik izenda dezagun horietan Filipe Mugica, kasik bera eta gu ere erdi etsiturik utziak ginituena.  Herria   2004-04-08

Biziki etsiturik sentitu naiz sexuan, kilika luze desatsegin bat sumatu dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

Arras etsiturik nengoen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Haien seme-alaba franko ikusi ditugu, 60-70eko hamarraldietan, zinez etsiturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Afera agudo moldatuko zela sinetsirik batzuk, arrunt etsiturik gehienak, ehuna dolar amestuak noiz bilduko esperoan guzti-guztiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 260. orr.

Lehen ere erakutsia zuen bere nagusitasuna eta sasoia, eta, egia esanda, nahiko etsiturik plazaratu naiz.  Berria - Kirola   2004-05-04

Otoitza baita egoera guztietan estuena, otoizlariak borrokan egin gabe ematen baitu amore, behingoz etsiturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus