Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aiena ezazu batez ere beldur etsipengarri hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.
Bizirik irauteko beharrak ezarri zinan bere legea -keinu etsipengarria egin zuen-, eta hik bete besterik ez hunan egin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Uko egiten diot uste etsipengarri horri, nire oinazeak mukurutuko bailituzke. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.
Emaitza aski etsipengarria izan zen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Oso etsipengarria izan zen Europako Batasunak eginiko proposamena onartu ez izana. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.
Etsipengarria, inondik ere, Kristinarentzat, baina eskertzekoa enetzat, luzamendu gehiagorik gabe bizitegia alokatzeko bidean eman baikintuen hiriko auzo batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.