Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsipendu, etsipen(du), etsipentzen 1 da/du etsipenak jo.

Akropolisen joanda bezala zegoela iruditu zait une batzuetan, etsipenduta bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.

Gizonak, hala ere, furfuriatsu eta etsipendurik erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Han zeuden konposatzaileek, aurpegi margotuari azkenean malkoak jartzen dizkion umeak bailiran, partituretan banatu zituzten hitzak: 'larghetto' lasaia, 'andantino' biziagoa, 'appassionato' kitzikaria, 'morendo' hilgarria, 'dolcissimo' ezin samurragoa, 'disperato' etsipendua, 'mezzo forte' indartsua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

Nire hitzak kritikatzen dituzue, haizeak daramatzan etsipenduaren hitzak direlarik.  Elizen arteko biblia   Jb 6,26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus