Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsimendu eta desesperazio gabeko etsitze eta desengainu sano batekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.
Laugarrena da, etsimendua, beren dolumin atsekabeek ez dutela sekula santan bururatzerik izanen jakitetik sortua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.
Urradura absolutu baten barnean baizik ez zekien sinesten, uztartzen balitu bezala fedea eta etsimendua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Alde batetik miseria eta bestetik etsimendua baitute herri hortan bizi, beste guziak aiserian jarriak diren denboran. Herria 2003-05-08
Etsimenduak eta ernegazioak argialdiaren itxura ere har lezakete zenbaitetan, ilunaldiarena bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Etsimenduak harturik ote zegoen osaba? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.
Gaixo burasoak, etsimenduak higatuak! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 201. orr.
Etsipen horrek, etsi-behar horrek ("etsi-etsian hauxe eta kito") etsitzailearen baitako eta barrunbeko etsipenean eta etsimenduan ditu... zainak?, ondorenak? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Max Planck batek, berak aitortzen du, quantumaren hipotesia "etsimenduzko egintza batean" atera zuen, beste erremediorik ez zuelako aurkitu, hau da, hoberik ez zuelako. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Estualdiak, edo oihu egin beharreko orduak, edo neurrigabeko poz edo etsimenduzkoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.
etsimendu eta (3)