Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurten Rotterdamen saritutako Han Jie txinatarraren Walking on the wild side, Txinako gazteriaren erretratu etsigarria. Berria - Kultura 2006-05-03
Egungo egoera etsigarria ikusita, Errepide Mapa da bakerako bide errealista bakarra, baita elkarrizketa eta negoziazioa berriz abiatzeko. Berria - Mundua 2004-09-18
Ducati egiten ari den denboraldi hasiera etsigarria nahikoa da eztabaida bere horretan geratzeko. Berria - Kirola 2004-06-06
Hiltzeko lotsarik ere ez dagoenean, umetzeko lotsarik ere ez dago, eta orduan, pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
Bien idazlanetan ageri dira bizitzaren absurdoaren inguruko harridura eta errealitate etsigarriak sortzen duen itolarria. Berria - Kultura 2004-02-14
Iowan eta New Hampshiren lorturiko emaitza etsigarriak berritu zituen demokraten hauteskunde primarioetan faborito hasi zen Howard Deanek ezkerreko liberala den Vermonteko gobernadore ohia. Berria - Mundua 2004-02-05
Huna «Pottoka» berriz ere bideari lotua, Montana-ko bide etsigarrietan gaindi! Herria 2002-09-12
Hezkuntza sailburuaren erantzuna etsigarria izan da, 157 irakasle horiei ez dielako lan egonkortasuna bermatu. Berria - Harian 2005-07-28
ELA eta LABek, berriz, bilera «etsigarria» izan zela azpimarratu zuten. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Egoera benetan etsigarria da uholdeek eragindako jendearentzat. Berria - Mundua 2004-09-23
Epaiketaren bista auzipetuarentzat moralki etsigarria da eta defentsa lana egiten duen abokatuarentzat lan handia. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
«Emaitza oso etsigarria da», adierazi zuen Carlos Gil antzerki kritikariak, plana egiteko lehen bileretan parte hartu ondoren emaitzak hasierakoarekin «zerikusirik ez» zuela oharturik. Berria - Kultura 2006-03-26
Etsigarria iruditu zait lehendakariaren urte amaierako mezua. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Etxekoentzat ez dagoela bere zaleen txistuak entzutea baino gauza etsigarriagorik. Berria - Kirola 2004-05-11
Sasoi etsigarriena 2000-2001ekoa izan zen. Berria - Kirola 2004-05-08
Etsigarriena izan da ESKEk ez duela Europako kontinentea seguruago egiten laguntzen. Berria - Mundua 2004-12-26
Enpresen proposamena «etsigarritzat» jo zuten sindikatuek. Berria - Ekonomia 2004-12-22
Etsigarria da, beraz, etsitzera, konformatzera, bertan goxo egitera, baietz esatera edo ixiltzera garamatzan zera bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara; baina zerk ekarriko gaitu herstura horretan etsitzera?, zein izango da gure etsigarria? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Etsi-gauzaren kontra jardun bai erruz, baina ez naiz ba ibiliko neu ere oharkabean, giza zomorro guztiak bezalaxe, etsigarri baten bila? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Denbora eta ahazmena direla diote hor etsigarri hoberenak, baina denbora eta ahazmena ez daude inon, ez daude inoren eskura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Gizakien -eta gizaki bakoitzaren baitako- gehiengoarentzat, karrera edo obra handiren batean kateatuak dauden (beren buruak jasotzen, eraikitzen, egiten ari diren) giza-emakume handinahi bakanak alde batera lagata, etsigarri beteena beste gizaki bat izan ohi dela, beste pertsona bat, eta batik bat, beste pertsonatxo bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Pertsona helduaren kasuan, idealak izan ohi dira eskuarki bere biziko etsigarri gizenak, etsigarri esistentzialak: ideia bat, kausa bat, sinesmen bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
benetan etsigarria (3); bezain etsigarri (3); bezain etsigarria (3); erantzuna etsigarria (4); erantzuna etsigarria izan (4); eta etsigarri (3); eta etsigarria (7); eta etsigarriak (4); etsigarri bat (8); etsigarria da (21); etsigarria dela (7); etsigarria izan (15); etsigarria izan da (4); etsigarria izan zela (3); etsigarria izan zen (4); etsigarria zen (3); etsigarriak izan (6); etsigarriak izan ziren (4); etsigarritzat jo (3); oso etsigarria (4)