Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure Aresti filokomunista, errebelde, etsigaitzak ere hor utzi zigun "Nire aitaren etxea" gogoangarria, euskal erresistentziaren metaforatzat har genezakeena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.
Virenque etsigaitzak tropelari burla egin zion muturren aurrean, bi segundoko aldearekin irabazi zuen-eta. Berria - Kirola 2004-07-15
Agirretar etsigaitz guztioi, / barrukoei eta kanpokoei, / zor eta eskaintzen die egileak / bere talentu apurraren emaitza hau. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 11. orr.
Irkutskera iristeko borondate gogorra eta duke handiari gutunaren edukia ahoz emateko asmo etsigaitza. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.
Aditzen ekimen etsigaitza; sustantiboen izate sustraitsua; izenordeen auzolanerako prestutasuna; adjektiboen juzkatzeko grina; atzizki-aurrizkien apaltasun ahaltsua; lokailuen zubi-lana. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.