Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsiarazi, etsiaraz, etsiarazten du ad etsitzera behartu.

Nola etsiko dut nik, nola etsiaraziko dizut esaten ari naizen egiaz?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Ahalegin batzuen ondoren, lortu zuten hartaz etsiaraztea sobietar agintariak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Huts egindako aukerek ez zioten, nolanahi ere, erabat etsiarazi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 35. orr.

Jauna dut laguntzaile: horregatik ez didate irainek etsiarazten.  Elizen arteko biblia   Is 50,7

Buruan zerbait sartzen bazaie, ez dago etsiarazteko modurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Hara orduko, ilunduko zaizue -etsiarazi nahi izan nituen, aitak emandako aitzakia guztiz nabarmen utzi gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Arrazoi horiek ez didate etsiarazi, eta iruditu zaizkit, oraino iruditzen zaizkidan bezala, errazagoak ematen, ezen ez onartzen; ez nintzen ni ordea nagusia, eta men egin diot.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.

Eta haren arkitektoek etsiarazi nahi izan ziguten ez zegoela batere neurri komunik piramide horren eta gure artean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Amodio hori etsiaraz zenezake, ez duzu ordea suntsitzen ahalko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Berari egokitu zaizkion alde eta aldi haietatik kanpora (omen!) dagoen ilunpe miseriazkoaren beldur paranoikoak etsiarazten dio bere ongizatezko putzu agorrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Ezinezkoa da asmatzea zer pentsatu zuen edo zer egin zuen hogeita hamar urte bete zituen arte, zein izan ziren haren jainkotasun artean agerigabearen sintomak, nola etsiarazi zion bere buruari errege izateko sortua zela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.

Nola etsiarazi hura, norabiderik gabe aurrera jarraitzea erokeria zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etsiarazi nahi (3); etsiarazi zion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus