Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dudarik gabe, ez zara buru-arina, ezta engainaria ere; eta etsialdi honetan berean ere, laidozko susmo batek ez du nire arima ximelduko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.
Beste alde batetik, mundu pribatu bat, berezia: ikerkuntzarena; bere grinak, bere pozaldi eta bere etsialdiak dituen mundu bat; zerura igoaraz zein infernuetara jaitsaraz zaitzakeen mundu bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.
Irakurri berria zuen Kaliforniako unibertsitate baten ikerketa sakona egina zutela eta psikiatrek etsialdi (depression) handiak izaten dituztela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.
Etsialdi etsian luzaroan bizi izan ondoren, bizkorgarri gertatu ziren gure artean Mendizorrozko gatazkaren emaitzak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 282. orr.
Etsialdian oroit da bereber aipuaz -Herioa, bizi-nahiaren dantzan zoratuz tronpa daiteke soilik...-. alkoholak etsialditik ateratzeko izan zezakeen indar apurra kendu zion. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 87. orr.
Eta nire etsialdiaren gorenean nengoela, xuxurlaka adierazi dit badela hitzik behar ez duen elkartasun bat gorputz-ondare bera gozatzen dugunon artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.
Irene haserrearen eta etsialdiaren artean zegoen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 148. orr.