Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsi, etsi, etsitzen (orobat etsitu g.er.) 1 du ad norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez, bertan behera utziz edo hartara ohituz.

Baina lerro batzuk idatzi orduko, etsi egiten nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Pittin batez egin dit tira uhaletik hasieran; baina berehala etsi du, eta txintxo-txintxo etxeraino lagundu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 211. orr.

«Gure politikak ez du eraginik izan», etsi du taldeak.  Berria - Mundua   2004-02-07

-Ondo da, ondo da... -etsi zuen Lauaxetak, eta zutitu egin zen bera ere-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.

-Ez etsi, On Camillo, eta lortuko duzu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.

Ezin etsi duk, hasi baino lehen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

Nik, arropa nahi dudanean, Zara-koarekin etsi behar izaten dut.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Besteen hondarrarekin etsi behar, bada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Etsi beharra zaukaagu garenarekin, hori duk sekretua, sekretu bakarra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.

Zeren etengabe egin behar baitugu otoitz, inoiz etsi gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Ezagutzen zutenek langile trebe eta azkartzat zeukaten, kementsu eta nolanahi etsitzen ez zuena laneko eginbeharretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Iruainen errazagoa zitzaidan ahaztea, etsitzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Bakea ez da etsitzea edo edozein xantaia motaren aurrean amore ematea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Ez da ona malenkonian etsitzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Asko kostatu zitzaion Mariari AEBtan etsitzea, baina lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-17

Denak ala denak ere ados agertu ziren, eta lapurren lapurra topatu arte ez etsitzea erabaki zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

Beste edozein tokitan ez bezala, hiri honetan ezinezkoa da erantzungailu automatikorik gabe etsitzea.- Zaila egiten zait zu gabe bizi behar dudala etsitzea -esan zuen neskatxak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.

Gudari kementsua zela Frantzisko eta une batez ere ez zuela borrokan etsitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

Willy Eisnerrek ezin zuen bulegoan etsi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Ezin etsi dugu ezjakinean, garbiro jakin behar ditugu gauzak, eta gauzen izenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Mutil egoskorra da eta helburu bat duenean nekez etsitzen du.  Berria - Kirola   2006-03-31

Athleticek ez zuen etsitzen eta gogo eta kemena jartzen zuen jokaldi bakoitzean.  Berria - Kirola   2004-04-18

Etsitzen hasia nintzen baliozko daturik ez nuela lortuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Iheslariak, neka-neka eginda, etsitzen ari ziren nabarmen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Lehenbizi ohean etsitzen ikasi zuen tximinoak, artean zeharo beratu gabeko tximino hark, ikaragarrizko desengainua hartu zuen bere egoitza eta izantza berri hartan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Etsitzen jakite bat baita zoriontasun deklaratua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Gero eta gutxiago etsitzen nian neska hura ikusi gabe, edozein unetan nik hari musu eman nahi-eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara; baina zerk ekarriko gaitu herstura horretan etsitzera?, zein izango da gure etsigarria?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Jokalariak nahiko atsekabetuta daudela baina etsitzeko asmorik ez dutela gaineratu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-10

Horrek etsi edo indartu egiten zaitu?  Berria - Kirola   2004-03-21

Ezin etsi ikusi gabe, ezin etsi ukitu gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Ezin izan zuen etsi hirian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 199. orr.

Pontito gabe ezin zuen etsi -esan zidan Francoren arrebak-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Ez du adorea galduko, ez etsiko, lurrean justizia ezarri arte.  Elizen arteko biblia   Is 42,4

Pozik gabeko lur batean bizi da Maria Luisa, baina, hala eta guztiz ere, ez omen luke etsiko herri-barne batean, ezta dena hutsean emanen baliote ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Armaz ez bazen gosez etsiko genuelakoan, ziudadelaren inguruan uztaia hertsatu zuen Terridek, bizigailu bakar bat ere etor ez zedin gure eskuetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Etsipenean etsia, barne oinazean gogortua, sortua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 8. orr.

Etsia itzuli den bidariaren antzo, hark bezala onartuko dut ezen zoriona utzi nuela esperantzaren bila joateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 436. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eri etsia omen da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Irrika bizi bat, maitatua izateko irrika, bizimodu hits hartatik libratuko zuen maitasun baten erregu etsia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

Irri etsi bat marraztu zen haren ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 28. orr.

Hasperen egin eta apur batean sentitu zuen amorru etsi bat pizten zitzaiola, eta gero min arin, erdiragarri bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Heurea huen guztia niri ez erakustea onartu nian, miresten nian hire argitasuna, higandik isurtzen zen gehiago-izate bitxi eta etsia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Baserrietan kurrinka etsi lazgarriak entzuten ziren etengabe bezperan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

Hurbilagotik, arestian baino nabarmenagoa du begitarte galdu, etsi eta eri antza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

"Harreman arriskutsuak" beraz militar etsi eta gogaitu baten obra handinahia da, 1782an argitaratua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Pedroren hitz etsi haiek osaba mindu zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Hitzak keinu etsi batez laguntzen zituela, lehor baino lehorrago ihardets ziezadakeen orduan osabak: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 276. orr.

Mugimendu feministak oso jarrera etsia hartu izan du prostituzioaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

1987an, Ruth, tragikoki, gaixotu, eta, minbiziarekin borroka etsian ahitu ondoren, hil egin zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Azken ahalegin etsian, Frodok, eskuen gainean arrastaka, hogei bat yarda aurreratu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.

Ene aitzinean akabatu zuten oreinaren bi begi etsi haiek etorri baitzitzaizkidan gogorat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Beuuuurk barnakor eta etsia eskapatu zitzaion, bihotzaren barne-barnetik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

Bakarrizketa etsiago bat jarraitu zitzaion lehen hasperen hari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Badakit badela pesimismo modu bat ("onenak emanda gatxaudek, eta txarrenak hartzeko" dioenarena, adibidez), esperantzadun optimismo etsiaren aldean, beste sanidade bat adierazten duena edo dakarrena, beste grazia bat, indar bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Alkoholaren berotik sortutako ausardia etsiarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Sobera nekatu gabe eman zidaten etsia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Gehiago: norbaiti etsia edo etsipena eman badiote, eta ez badu jaun medikuak bere hitzean asko erratu, uste izateko da luza gabe norbait horren hurkoei doluminak eman beharrean aurkituko direla bat baino gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Horra pentsatzeari eta pentsamenduari etsi bat eman, etsipena eman: "hauxe eta kito".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Honezkero etsiak jota egon behar huke ez dugula heriok soilik ematen duen atsedenik lortuko geure hezurretan -esan zuen aitak, ezpaina ezpainaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Edwinek, ostera, etsi onean hartuko du erabakia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Gatiburen batek ihesari eman ziezaiokeen, ausardiaz edo etsi gaiztoz, eta zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden aurrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Hara nola dudan nik aita noble bat galdua; arreba bat etsi gaiztora amildua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 183. orr.

Edo biziaren predikatzaile bioenergetikoen gisa hasten gara ("bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina..."), edo bestela, etsi beltzean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Behartsua eta jeniala zen Abel, benetako erromantikoa, esan genezake; hainbesteraino, non zintzoa eta etsi onekoa baitzen, eta sentipen zeharo arrotza zitzaion matxinatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

Henrique zalduna etsiak jota gelditu zen, burua galdurik, galtzeko puntuan ikusten baitzuen bere ingenioaren erakusketa zoragarria behar zuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Etsiak jorik, eguzki sutsuaren azpian eseri zen, eta, ongi jakinki bera inguratzen zuen hareatza gorizko zabaltasun hura infinitua zela, soingainekoan bildu burua, eta heriotzaren zain geratu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Beldur nintzateke Bellerocheren eta nire artean hark zer edo zer sumatuko ote, eta etsiak hartuko ninduke gertatzen ari denaz den gutxiena ere jakitera helduko balitz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 375. orr.

Etsiak hartuta zegoen Nora, bizitzan lehendabiziko aldiz emandako aurrerapauso ausart hark ez zuela etekinik izango sinetsirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.

Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Erruki etsientzat!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

4 (era burutua hitz elkartuetan)

Andrea dantzara joan zen, eta handik itzulitakoan negarrez hasi zen, etsi-itxurak eginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Hau duk etsi-hotsa darabilguna!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Etsipen horrek, etsi-behar horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Bateko etsitze, besteko etsi-behar, etsipen eta destitxa!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Etsi-gauzaren kontra jardun bai erruz, baina ez naiz ba ibiliko neu ere oharkabean, giza zomorro guztiak bezalaxe, etsigarri baten bila?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

5 etsia hartu kaltegarria edo negatiboa dena onartu, hari aurre egin gabe; itxaropena galdu.

Gogoz ez baina, behartua zegoela ikusirik, etsia hartu eta hartara makurtu zen, bihotzean min eta urdailean neke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.

-Ez dut beste aukerarik, ezta? -etsia hartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Etsia hartu nian: hori zuan nire etorkizuna, ez nian alferrikako ametsik egiten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Nagusiak Janson jotzen zuen, zaldia jotzen zuelako, baina azkenean etsia hartu zuen, ezinezkoa baitzen hura zentzaraztea. -Ez zagok zer eginik, etsia hartu besterik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

-Ez dut beste aukerarik, ezta? -etsia hartu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

-Ezer berezirik ez, esan dizut, nik dakidala behintzat, ziur nago -azken ahalegina egin zuen etsia hartu aurretik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 219. orr.

-Ez zagok zer eginik, etsia hartu besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Gordeleku hartan jarraitu nuen, beraz, harik eta bozgorailu hark nitaz etsia hartua zuela iruditu zitzaidan arte, beste hamar bat minutu bai, gutxienez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Tomek hogeita hamar urte zeuzkan, gizon gisa adinaren lorean zegoen, eta, hala ere, emakumeen eta maitasunaren kontuaz den bezainbatean, ia-ia etsia hartua zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Etsia hartua nuen bizkarreko irudi haiek neure mundualdiaren zati nituela, eta mundu osoan zehar garraiatu behar nituela, harrotasun gutxirekin bazen ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.

Etsia hartu beharrean, ez bat eta ez bi, senarraren soinekoak eta haren durbantea jantzi, eta dendatik irten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Etsia hartuta nago, hemen ez dago politikorik, bestela kontakturen bat egina behar zidaten honezkero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 115. orr.

Arrapaladan abiatu nintzen beherantz, dagoeneko etsia harturik han behean jende-multzoa aurkituko nuela, anbulantzia, odola, polizia, alegia atxilotu egingo nindutela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Berrogeita hamar urterekin ez zuen zertan etsia harturik: oraindik beste hamar bat bazituen, izan ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Zerbaitetan ari delako eta zerbait gertatzen ari delako irudipenari horrelaxe eusten dio zahar-etxeko, eri-etxeko edo ero-etxeko biztanleak eta etsia hartutako edo nazkamen kosmikoak harrapatutako pertsonak ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Haren borondatea bizia zen eta tematia, eta haren lasaitasuna asaldakaitza, baita gizon bat etsia hartzeko zorian edo odolak irakin beharrean jarriko zuten egoeretan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Horra, orduantxe etsia hartu zuen, burua galdu eta arrunt erotua zegoela bere nagusia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.

Etsia harturik, gogo-erorita eta gaixorik, bigarren tomoaren eskuizkribua erre zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Aizkolariek ez dute laguntza handirik jasotzen, eta norberak bere patrikatik dirua jartzen hasteak, azkenean etsia hartzea eragiten du.  Berria - Kirola   2004-04-06

· Ezinbestean, etsi bat hartu nuen, bi asteren epea ez dela halere hain luzea, luze iduri badu ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Baionako auzapezak erakusterat eman du etsi bat hartzen ahal ginukeela oraikoan: behin ezkerreko gobernu batek eza emana eta orai eskuineko batek gauza bera, ez dugula ibili behar behinere ukanen ez dugunaren ondotik.  Herria   2003-01-28

Haurrek etsiak hartuta ziruditen, baina ez erabat adoregabetuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Zer uste dute bestenaz Madrilen? Alderdi baten debekatzea aski dela bakearen segurtatzeko? Batasunaren aldekoek etsi bat hartuko dutela gisa hortako debekuak arrunt durduzaturik?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

6 etsi etsian adlag

Eta orduan teologo gutarrak etsi-etsian azken helduleku baten bila doaz: ortzeguna -diote- nolaz uka "Ortziren eguna" dela?, edo Iouis diesen paretsuko zerbait bederen?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Pepponek gehiago ezin jasan eta, abadetxoa hizketan hasi baino lehen, taldetik aldendu, etsi-etsian eskuinalderantz joan, kandela handia hartu, ezkerrera eraman eta lehenagoko toki berean utzi zuen, baranda aurreko bigarren mailan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Etsi-behar batek esanarazten du etsi-etsian: "bai, zoriontsu naiz".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Negarrez jarraitzen zuen, etsi-etsian, eta bazihoan, gelditu egiten zen, bazihoan berriro, antsiarik gabe, xirripa bat hondarrean zehar bezala, erreten bat zabalduz gelaren ilunpean, gauaren isiltasunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Zaude etsi-etsian, maisu, zuk esanaz edo idatziaz bestera direla gauzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

-Oraintxe bertan isiltzen ez bazarete, bioi berotuko dizuet bizkarra! -esan zuen etsi-etsian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.

Haren morroia ate aurrean zegoen, negar eta negar, bere onetatik aterata etsi-etsian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

7 etsi-ezin iz ezin etsia.

Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu, eta gizatasun irabazi berriak eman zion nahigabea, etsipena eta etsi-ezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

8 etsita adlag

Kontuak kontu, Ingalaterrara itzuli zen 1589. urtean, pobre, etsita eta zitalduta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.

Jendea lur jota eta etsita dago.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Gaitza hain larria zenez, mediku-sendabideez etsita zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Etsita zegoen ezingo zuela bozkarioa isilean gorde.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Eman nion sua, nahiz eta etsia egon gazteegia zela, hogei urteko ume-mokoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Etxeari su eman behar ziotela etsita zegoelako bidali zizun liburutegia. atzera portura itzuli dira 'Oskarbi' ontziko arrantzaleak, etsita eta arrain faltarekin kezkatuta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

Denak haren zoriaz etsita zeudela, Frantzisko dohatsuaren izenari egin zioten dei eta berehala sendatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Haserre eta etsita, Navaleko langileek berriro suzko barrikadak jarri zituzten atzo ontziolaren ondoan.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Nekatuta eta lur jota, etsita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Zeharo etsita, Zarautz aldera bueltatu behar soinurik gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 211. orr.

Kanpoan lo egitera etsia, etzaleku baten bila nenbilela, lau emakume bistatu nituen, bat erratz gainean, beste bat haizemaile baten gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Neskatxak, etsirik, jauzi egin zuen putzu zulorat eta ito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

Edale jendea beti aiher izaten den amilbide baratz horietako batera etsirik -edaten ez dutenek ez dute inoiz ulertuko!- Andreas berriz Sena bazterrera joan zen, zubipe batera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 45. orr.

Etsirik geunden ikusi ahal izateak erabateko desilusioa sortu ziola Virgili.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Ihesbiderik eta itzurpiderik gabe, tristeturik eta etsirik, pentsakor.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Ezin nagoke zuri halaber erran gabe ezen Tourvel andrea arras dolutzen zaidala; ezen etsi etsirik nagoela harengandik bereizirik egon beharrez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.

Bakea ez da etsitzea edo edozein xantaia motaren aurrean amore ematea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Joera ahulenak porrotean etsitzeari uko egin eta jarrera horretan irauteak esplikatzen ditu topaketaren errepikapenak ziklo-serie batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 318. orr.

Baina gorra, garunez gorra, etsitzeraino ere, ordea, gorra!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 50. orr.

Etsi samar sumatu genuen goizuetarra ere.  Berria - Kirola   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean etsi (4); azkenean etsi (4); baina etsi (11); baina etsi egin (4); baina ez etsi (3); bat etsi (3); berehala etsi (9); berehala etsi du (3); du etsi (21); dugu etsi (10); dut etsi (8); dute etsi (8); dute etsi nahi (4); edo etsi (3); ere etsi (4); erraz etsi (5); eta etsi (47); eta etsi behar (6); eta etsi egin (4); eta etsi etsian (13); eta ez etsi (4); etsi bat (51); etsi bat bezala (4); etsi bat egin (4); etsi bat hartu (10); etsi bat hartua (4); etsi bat hartuko (3); etsi bat harturik (3); etsi batean (3); etsi baten (3); etsi batez (5); etsi behar (50); etsi behar izan (20); etsi beharko (10); etsi beharra (9); etsi beharrean (7); etsi du (6); etsi dut (3); etsi dute (3); etsi edo (3); etsi egin (61); etsi egin behar (14); etsi egin beharko (4); etsi egin du (6); etsi egin nuen (3); etsi egin zuen (21); etsi egin zuten (6); etsi eginda (3); etsi egingo (5); etsi egiten (10); etsi egiten dute (3); etsi ere (4); etsi eta (35); etsi etsi (4); etsi etsia (3); etsi etsian (95); etsi etsirik (7); etsi etsita (3); etsi ez (15); etsi ezinik (4); etsi gabe (29); etsi gaiztoan (3); etsi haiek (3); etsi hura (4); etsi izan (3); etsi nahi (27); etsi nahi eta (3); etsi nuen (13); etsi onean (3); etsi samar (4); etsi samarra (3); etsi zuen (21); etsi zuenean (5); etsi zuten (9); ez du etsi (13); ez dut etsi (5); ez dute etsi (7); ez etsi (68); ez nuen etsi (9); ez zuen etsi (53); ez zuten etsi (18); ezin du etsi (3); ezin dugu etsi (7); ezin etsi (23); ezin etsi eta (4); gabe etsi (3); gabe ezin etsi (3); hain erraz etsi (3); horrek etsi (3); horrekin etsi (3); inoiz etsi (9); inoiz etsi gabe (4); irri etsi (14); irri etsi bat (10); keinu etsi (5); keinu etsi bat (3); laster etsi (3); nola etsi (3); nuela etsi (3); nuen etsi (11); nuen etsi nahi (4); zuela etsi (6); zuen etsi (57); zuen etsi eta (6); zuen etsi nahi (7); zuten etsi (19)

ahalegin etsia (5); ahalegin etsian (3); apur bat etsita (4); arrunt etsita (3); arte etsiko (3); baina etsita (6); bat etsita (5); da etsitzeko (3); du etsiko (13); du etsitzen (10); duela etsiko (9); dugu etsiko (16); dut etsiko (14); dute etsiko (6); dute etsitzen (8); edo etsita (4); erabat etsirik (3); erabat etsita (9); erdi etsita (3); ere etsita (3); erraz etsiko (3); eta etsi etsian (13); eta etsia (10); eta etsiago (7); eta etsiak (8); eta etsirik (4); eta etsita (27); eta etsitzen (7); etsi etsia (3); etsi etsian (95); etsi etsirik (7); etsi etsita (3); etsia da (5); etsia edo (3); etsia egin (3); etsia eman (3); etsia eta (6); etsia hartu (21); etsia hartu eta (3); etsia hartu zuen (6); etsia hartua (8); etsia harturik (9); etsia hartuta (6); etsia hartzen (4); etsia hartzen dute (3); etsiak hartu (3); etsiak hartua (4); etsiak harturik (11); etsiak hartuta (11); etsiak hartuta zegoen (3); etsiak hartzen (3); etsiak jo (3); etsiak jota (14); etsiko eta (10); etsirik zegoen (4); etsita agertu (10); etsita agertu zen (7); etsita amaitu (3); etsita bizi (3); etsita dago (12); etsita daude (7); etsita daudela (5); etsita egon (8); etsita egon behar (5); etsita ere (4); etsita eta (18); etsita gaude (6); etsita ikusten (3); etsita nago (9); etsita nengoela (4); etsita nengoen (8); etsita zegoela (3); etsita zegoelako (3); etsita zegoen (16); etsita zeuden (6); etsitzea erabaki (3); etsitzea erabaki zuten (3); etsitzeko asmorik (5); etsitzeko momentua (3); etsitzeko prest (3); etsitzen du (4); etsitzen eta (3); etsitzen ez (7); etsitzen halere (3); etsitzen hasia (6); etsitzen hasiak (4); etsitzen hasita (11); etsitzen hasita zegoen (3); etsitzen zuen (3); ez da etsitzeko (3); ez du etsiko (13); ez du etsitzen (10); ez duela etsiko (9); ez dugu etsiko (16); ez dut etsiko (14); ez dute etsiko (6); ez dute etsitzen (8); ez etsitzea (5); ez etsitzeko (8); ez nuela etsiko (4); ez zuen etsitzen (8); gabe etsitzen (4); gero eta etsiago (4); guztiz etsita (10); hain etsita (3); haserre eta etsita (4); ia etsirik (3); ia etsita (4); irri etsia (3); jota eta etsita (3); min etsia (7); nola etsiko (3); nuela etsiko (4); triste eta etsita (3); zeharo etsita (5); zioen etsita (3); zuen etsita (6); zuen etsitzen (8)

eta etsitua (3); eta etsiturik (4); etsitu bat (4); etsitu batez (3); etsitu behar (9); etsitu eta (7); etsitu gabe (14); etsitu gabe eta (3); etsitua eta (4); etsiturik eta (3); ez etsitu (3); sekulan etsitu (7); sekulan etsitu gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus