Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Giza eskubideen borreroak" eta gisa horretako bidegabekeriak politikarien ahotan entzuten dira gehien, eurak izan behar luketenean hizkera eta jokaera politikoki zuzenaren paradigma eta etsenplu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.
Zer etsenplua guretzat! Herria 2005-04-07
Nola lortu, azkenik, beraien biziera eta jokabidea, bertute santuetan haziz, lagun hurkoentzat etsenplu izatea? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Betiko dotorezia eta elegantzia edireiten baitiot, neuretzat anitzetan amestu izan dudan prosaren etsenplu eta jarraibide. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.
Harengan etsenplua hartzen saiatu nintzen: burua apal eta sorbaldak makur egon zen denbora hartan guztian. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.
Nik exenplua eman dizuet, nik egina zuek ere egiteko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.
Lanbiderik ez dakitenek ikas dezatela, ez lansaria jasotzeko gutiziaz, etsenplua emateko eta alferkeria uxatzeko baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 165. orr.
Haragizko tentaldien kontrako etsenplu bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.
Hiri nausiaren etsenplua segitu dute baserrietako hirietan ere. Herria 2001-01-18
Hau seinale izango da zuretzat, Jainkoak nire bitartez zuri, nire etsenpluari jarraiki, nire Elkartean sartu zinen horri, osasun betea eman dizun seinale. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.
Hiri nausiaren etsenplua segitu dute baserrietako hirietan ere. Herria 2001-01-18
Nahiz Eriksonek exenplurik ez jarri -baztertutako testuen exenplurik, esan nahi dut-, lan hori neronek hartu eta hitzaldia osatzea erabaki nuen, exenpluak ondo etortzen baitira beti. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.
Nire heriotzako eguna arte ez dut etsiko, etsenpluaren eta egite onen bidez, anaiei Jaunak erakutsi zidan bidetik ibiltzen irakasten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 617. orr.
Heroi eta martirien etsenpluaren bidetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.
Imajina al daiteke, etsenpluen liburuetan edo literaturako fikzioan bada ere, errege errepublikazalerik? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.
Gizon santuen etsenpluek atsegin galkorren mespretxua sortzen dute entzule debotoen bihotzean eta betiko salbamenaren desira pizten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.
Jainkoaren Semea bide egin zaigu, eta bide hori bere hitzez eta etsenpluz azaldu eta erakutsi digu geure aita Frantzisko dohatsuak. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Erregela santua gordez, hitzez baino gehiago etsenpluz, jende guztia onbidean eraikitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 551. orr.
Dena den horren joerak badu etsenpluzko balioa: [...]. Herria 2005-07-14
Etsenpluetatik ikas dezagun. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.
Anaiei etsenplu ona ematearren eta Dama Pobretasunaren bikaintasun eta duintasunagatik, bazkalorduan limosna bila joaten zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.
Etsenplu onak izan ditzagula beti aipagarri! Herria 2002-12-26
Bere grazia eman baitzien norberaren mespretxuaz beren burua menperatzeko eta Kristoren ardiak etsenplu onaz zuzenbidean jartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1005. orr.
Zeren apaltasun handiagoa eta etsenplu hobea baita predikatzera beste elizatara joatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 645. orr.
Bidarraiko afera, minberatsua balinbada ere tokiko jendeentzat, etsenplu argia eta beharrezkoa izan da denentzat. Herria 2004-10-07
Etsenplu ederra da nahi bada ikasi. Herria 2003-07-24
Giza maila guztietako pertsonek, gizonezko eta emakumezko, zahar eta gazte, denek dituzte harengan doktrina salbagarriaren adibide argiak, jokabide santuaren etsenplu bikainak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Horrelakoak hiltzaileak dira, arima asko eramaten baitituzte hondamendira beren etsenplu txarrez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.
Nahiz eta prelatuek gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasun etsenplurik ematen ez badute, ezer gutxi lagunduko didate niri, ezertxo ere ez beren buruari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.
Zaniren baitan sorkuntza etsenplu bat dugu; umoristaren baitan, transmisioarena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.
Santua pozez gainezka jartzen zen horrelakoetan, semeek beren aldetik santutasun-etsenpluak ematen zituztela entzutean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.
Beste erlijiosoei baino gehiago eragin behar digute guri Jainkoaren Semearen pobretasun-etsenpluek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 318. orr.
Zu izan baitzara Ordena honetan lehen seme aukeratua, ebanjelio-etsenplua emateko, Jesu Kristori ebanjelio-pobretasunean jarraitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.
Nahi baduzu, etsenplu baten bidez emanen dizkizut argibideak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 488. orr.
Hona hemen grezieratik harturiko etsenplu batzuk, non bi mailen "legeak" nahita nahasturik agertzen baitira: [...]. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.
Etsenplu hau jarri dizuet, esanak esan, iritziak iritzi, irakurketaren zabalkundea, herritartzea delako XX. mendean gauzatu den iraultzarik handiena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.
Kondatzen digu igandekari ihizira joan zen bi gazteen etsenplua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 136. orr.
Hona elgarren arteko laguntza baten etsenplua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.
Etsenplu batekin hobeki ulertuko didak, benturaz: pentsa ezak ezen badoala karrikatik emazteki eder bat, eta haren aitzinean bi gizon iragaiten direla, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 460. orr.
Lehen erako alegoria profetiko horietako etsenplu bat honako pasarte honetan aurkitzen da: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.
Zein bakan baliatzen diren ikusirik, ezezaguntzat jo litezkeen bi egia garrantzitsuren froga eta etsenplua ere kausituko da gutunotan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.
Joera hauen etsenpluak milaka aurki daitezke azken urteotako egunkarietan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Baldin Valmont jauna ez balitz, zuk diozun bezala, harremanen arriskuaren etsenplu bat baizik, bera ez litzateke orobat harreman arriskutsu bat? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.
Hik nahi baduk, etsenplu batekin ilustratuko diat erran nahi diadana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.
Horri buruzko etsenpluak ugariak dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 163. orr.
Etsenplu bat kontatuko dizut eta haren ondoreak ere kontatuko dizkizut. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Homeroren garaikideak endekatze etsenplu harrigarriak ziren: hamar behar ziren harkaitz bat jaso edo istilu bati hasiera emateko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.
anaiei etsenplu ona (6); baino gehiago etsenpluz (4); bere etsenpluaz (4); beren etsenplu (7); beren etsenplu txarrez (3); bertze etsenplu (3); bertze etsenplu bat (3); besteei etsenplu (4); beti etsenplu (4); beti etsenplu ona (4); eta besteei etsenplu (4); eta etsenplu (25); eta etsenplu izatea (3); eta etsenplu onari (4); eta etsenpluak (4); eta etsenplutzat (3); eta etsenpluz (25); eta etsenpluz azaldu (3); etsenplu bat (20); etsenplu baten (3); etsenplu batzuk (5); etsenplu eder (3); etsenplu ederra (12); etsenplu ematea (4); etsenplu ere (3); etsenplu eta (12); etsenplu gisa (5); etsenplu handia (3); etsenplu hobea (3); etsenplu izan (3); etsenplu izatea (4); etsenplu izatea nahi (3); etsenplu ona (29); etsenplu ona eman (4); etsenplu ona emanez (3); etsenplu ona ematearren (3); etsenplu ona ematera (5); etsenplu onak (3); etsenplu onari (6); etsenplu onik (4); etsenplu txarra (13); etsenplu txarra ematen (3); etsenplu txarragatik (3); etsenplu txarrak (3); etsenplu txarrez (7); etsenplu xoil (3); etsenplu xoil bat (3); etsenpluak eta (3); etsenpluari jarraituz (10); etsenpluaz eta (3); etsenpluen bidez (3); etsenpluen liburu (4); etsenpluz azaldu (3); etsenpluz eta (7); gehiago etsenpluz (4); haren etsenpluari (5); haren etsenpluari jarraituz (5); haren etsenpluaz (3); hitzez eta etsenpluz (18); huna etsenplu (3); nire etsenpluari (3); zer etsenplu (4); zer etsenplu ederra (4)