Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etrusko 1 izond/iz Etruriako biztanlea. ik etruriar.

Antzinako Italian latinoen ondoan etruskoak zeuden.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.

Zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Grekoen kultur konkistarik garrantzitsuena denboraldi honetan Erromaren helenizazioa izan zen, zeharka lortua etruskoen aurretiazko helenizazioaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

Erromak, galiarren aurka, mundu helenikoaren zaintza etruskoen eskutik hartu zuenean erakutsi zuen bere gaitasuna, Tebasek, Nubiako barbaroen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Nire ustez, etruskoen eta euskaldunon arteko inongo loturarik ezin da frogatu etrurieraren eta gaur egungo euskararen bidez.  Berria - Kultura   2004-10-22

Bere Vitruvio hori, ordea, autoritatezko argumentu bat besterik ez da, jadanik, arkitektura greziarraren aurka beste arkitektura etrusko-erromatarraren nagusitasunaren alde egiten duen defentsa horretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.

Ahalkea etxean geratzen den gezurrezko etruskoagatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

2 izond Etruriakoa, Etruriari dagokiona.

Hori esaten dute azti etruskoek ere beren diziplinei buruzko idazkietan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Nekez uler daiteke eskulturaren historia zaldizko estatuarik gabe: Marini-renak zaldizko etrusko bat gogorarazten du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Erretilu etrusko bat zen doi-doia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus