Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etruriera iz Etruriako hizkuntza indoeuroparra.

Italian bere senide zituen oskoera eta unbriera dialekto italikoekin borrokatu behar izan zuen, eta mesapiera eta veneziera iliriar dialektoekin -garai batean kultura aldetik latinaren pare izanak-, eta zer esanik ez etrurierarekin, bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Etrurierazko lau lerrokada nahikoak dira frogatzeko etrurieraz hitz egin zuen herria oso desberdina zela latinez hitz egiten zuten talde etnikotik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.

Jorge Alonso historialariak plazaratutako teoria zalantzan jarri du Aranak: duela 2.000 urteko etruriera egungo euskararen bidez itzul daitekeela dioena.  Berria - Kultura   2004-10-22

Etruskoen eta euskaldunon arteko inongo loturarik ezin da frogatu etrurieraren eta gaur egungo euskararen bidez.  Berria - Kultura   2004-10-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus