Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etortzear adlag etortzeko zorian.

Prusiarrak Jota Jauna etortzear dagoela jakinarazi dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Abendu hitzak, datorrenaren aldera edo etortzear denaren zain, erne, hori duela erlijiozko kutsuz oretutako mamia, esan dugu lehenago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.

Horregatik, etortzear zen nobela honen berri izatean jakin-mina piztu zitzaidan.  Berria - Kultura   2006-04-04

Adierazteko, era berean, etortzear zela oraindik interesgarriena, biziena, hunkigarriena, eta jarraitzeko, beraz, bertan kieto, sekula ikusi gabekoak behingoz, eta ezin hobeto gainera, ikusi nahi izanez gero.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.

Argentinak etortzear dagoen aldaketan du itxaropena.  Berria - Kultura   2004-09-19

Gaua astiro eta astun igaro zen, eta etortzear zegoen egun erabakigarriak are beldurgarriago egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Italia faxistak, bigarren mailako pirata, Albania hartua zuen, eta etortzear zegoen hondamendiaren aurreiragarpena ihintzaldi likits baten modura kondentsatzen zen etxeetan eta kaleetan barrena, kontu handiko solasetan eta kontzientzia modorrotuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Errotarriak irudituko zitzaizkien, edo ezer ez, edo etortzear dagoenaren zeinu konpreniezina.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.

Etortzear dagoenari gibela emanez kokatuko bailitzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus