Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zintzarri hots batek eman zuen igogailuaren etorreraren abisua eta denak isilik sartu ziren, era ordenatuan, elkarrekin egindako barne metodo bat errespetatuko balute bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.
Gure etorrera ospatzeko festa antolatu zuen: afaria eta dantzaldia hizkuntza militarrean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 125. orr.
Baffinek, uharteko lehen esploratzailea zen partez, segur aski intrusiotzat jo zuela gure etorrera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 173. orr.
Ematen zuen inor ez zela ohartu zein tranpatan eroriak ginen, edo akaso ohartuta zeuden, eta lasai ederrean itxaroten zuten erreskate-indarren etorrera. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Jean Marie Berckmans presidentak salatu du hiru enpresaren etorrera hurbiltzen ari dela: Defort izeneko bat 43 enplegurekin Baionako portu hegian kokatuko dena urte ondarrean oraingo ustez, Bartzelonako Derivados Forestales-en filiala. Herria 2003-03-20
Esan liteke euskal herritarrek, oro har, momentu eta aukera historiko gisa bizi izan dutela su-etenaren etorrera. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Egiptoarrek, arrotzen etorrera pozez ospatu eta eskubide berberak aitortu ondoren, esklabo-lanetara behartu zituzten. Elizen arteko biblia Jkd 19,16
Jainkoaren erregetzaren etorrera. Elizen arteko biblia Lk 17,20 tit
Erori egin zirela ikusi zuen, ahiturik, beroak eta lurrun-jarioek itota edo azkenean etsipenak garaiturik, begiak eskuekin estaliz heriotzaren etorrera ez ikustearren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 283. orr.
Edurneren etorrerak aparatua eskuetan nuela harrapatu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Marrazki bizidun digitalen etorrerak baina, inperioaren zutabeak gogor astindu ditu. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Eten egin nuen joaera edo etorrera hura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Esango didazue kaleak berdinak direla joaneran eta etorreran, gure begiari zerbaitek ihes egiten diola akaso, baina kalea ez dela aldatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.
Dendako atera kopetilun hurbiltzean, etorreran ekarri zuen bozkarioa oroitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 299. orr.
Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala, den-dena tristatu egin zen nire inguruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Gauaren etorreraren zain geratu ginen, borrokarako prest. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 130. orr.
Bozgorailuetatik trenaren etorreraren berri ematen ari zirelarik Irunen zegoen, kaskoa erantzi berria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.
Mutiko txikiari istorio zaharrak berrituko zizkioten, armada arrotzaren etorreraren eta desmasien berri ematen zutenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
Orduan jakin zuen Kanaango Negeben bizi zen Aradeko kanaandar erregeak israeldarren etorreraren berri. Elizen arteko biblia Zen 33,40
Gizakiek ere, materiari lotuak baitira, horrelaxe itxoiten dik argiaren etorrera, zuhurtziaren eta zentzuaren etorrerra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Nazioen arteko gatazkak eta liberalismoaren etorrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.
Langabezia gogorraren garaia iritsia zen, demokraziaren etorrerarekin batera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.
Zibilizazio berri baten etorrera iragartzen duten sinboloak dira deskubrimendu horietako batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.
Iluntze aldera joango ziren tabernara lanetik etorreran zihoazen batzuk, Miguel Hermesinos, Santos, Grajal eta haren anaia gaztea. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 54. orr.
Ospitaletik etorreran, Gerald Cruger jaunaren emazte gazteak eta haur jaioberriak Wilmarth andereñoa ekarri zuten lagun. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Etorrerako bidea joanerakoaren alderantzizkoa da. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 353. orr.
N-1 errepideko joanerako argi gorriak eta etorrerako argi zuriak bakarrik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.
Oin-puntetan sartu nintzen gure gelan eta Rita ohartu ere ez zen egin nire etorreraz. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.
Ohartu zen, ezen, haren etorreraz geroztik, ez zuela hitz bihotz-altxagarri bakar bat ere esan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.
Moluketan 1970eko hamarkadan hasi zen musulmanen etorrera handia. Berria - Mundua 2004-04-27
Jesus Jaunak, ordea, bere ahoko arnasaz hondatuko du eta bere etorrera argitsuaz ezereztuko. Elizen arteko biblia 2 Ts 2,8
Hantxe jarraituko nuen auskalo noiz arte, nazien etorrera berehalakoak behartu ez banindu, handik ere, ihes egitera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
Etorrera deigarriagoa egin nahi, ezta, mutikoak? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.
Haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei. Elizen arteko biblia 2 Tm 4,8
Berdin dio kaltegarri zaizkigun atzerrietara geu joan gaitezen eta eguratsa alda dezagun, ala naturak berak ekar diezagun egurats ustela edo gure ohiturei ez dagokien zerbait, bat-bateko etorreraz gaixoaraz gaitzakeena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Dabid ez zen ohartu ere egin nire ezusteko etorreraz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.
Xabi Larraldek «De Villepinen balizko etorreraren testuinguruan» kokatu zuen «Euskal Herriko herri ordezkaritzaren proposamena» berrestea. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Kristoren garaipenezko bigarren etorrera laster gertatzea espero zuten, eta horren zain egonarriz egoteko hezita zeuden. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Jendearen esamesei entzungor eginez, leihoaren atzealdean kukuturik, gaztearen gaueko etorreraren zain egon zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.
Kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azken etorrerari eta gu harekin elkartuko garen uneari buruz, hau eskatzen dizuegu: [...]. Elizen arteko biblia 2 Ts 2,1
Bigarren Mundu Gerraren etorrera zurrumurruak eta alemanen okupazio hasiera Miarritzen igaro ondoren, Rouenera itzuli zen Polixene familia osoarekin, alaba Eguzkiñe osasun arazoengatik Suitzan lagata. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Etorrera-orduen gaineko erloju handiaren arabera, hamar minutu geratzen zitzaizkion Hogwartseko trenera igotzeko, eta ideiarik ez zeukan nola egin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 86. orr.
Guk, mutikook, dilijentzien etorrera-ordua bagenekien. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Guretzat azoka beti izan da, azoka beraz gain, jende etorrera. Berria - Kultura 2004-12-05
Urduri jarri nintzen, etorrerarik ez dudalako eta, noski, gehiegizko erantzukizuna zelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
Gehiegi sinetsi gabe, ez zuela zergatik derrigorrez aita Altunarekin aitortu beharrik esaten ari nintzaiola, bat-batean -etorrera horrelakoa baita, gutxien espero duzunean baina ahaleginean harrapatzen zaitu beti-, argitasuna egin zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 445. orr.
baten etorrera (3); bere etorrera (4); bere etorreraren (3); berriaren etorrerak (3); bigarren etorrera (4); erregearen etorrera (3); etorkinen etorrera (5); etorrera baino (3); etorrera edo (3); etorrera eta (4); etorrera iragarri (4); etorrera iragartzen (4); etorrera ospatzeko (3); etorrerak ez (4); etorrerarekin batera (4); etorreraren berri (12); etorreraren berri eman (5); etorreraren eta (4); etorreraren zain (11); etorreraz eta (3); gizonaren semearen etorrera (4); gure etorrera (3); gure etorreraren berri (3); haren etorrera (8); haren etorrerak (8); haren etorrerarekin (4); haren etorreraren (6); heriotzaren etorrera (3); nire etorrerak (3); semearen etorrera (4); zure etorreraren (5)