Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etorrarazi, etorraraz(i), etorrarazten 1 du ad etortzera behartu.

Mikel Strogoffek postako nagusia etorrarazi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

Artur joan zelarik, erreginak Börs eta Ektor etorrarazi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Ez al zaituzte inork etorrarazi?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.

Etorrarazi gaituzte, jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

Naziorik ankerrenak etorraraziko ditut, etxeez jabe daitezen.  Elizen arteko biblia   Ez 7,24

Etorraraz dezagun orain Bakides eta atzeman ditzala denak gau batean.  Elizen arteko biblia   1 M 9,58

Ekarri zituzten apaiz-jantziak, hasikinak eta hamarrenak, eta etorrarazi zituzten promesaldia burutua zuten nazireuak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,49

Injekzio batzuk agindu zizkidan, hala ere, hilekoa etorrarazteko, baina iruditu zitzaidan berak ere ez zuela gehiegi sinisten haien eraginkortasunean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Sistemaren arbitrariotasuna metodoaren azterketa zorrotzekin bat etorrarazteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Azken garaia iristean, neure herriaren kontra etorraraziko zaitut, neure santutasuna zure bitartez, oi Gog, beraien aurrean agertuko dudanean, nazioek aitor nazaten.  Elizen arteko biblia   Ez 38,16

Dolualdia buruturik, Davidek emakumea etxera etorrarazi, jauregian hartu eta bere emazte egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,27

Zer ote du niregandik sarri urruntzen duen eta sarri niregana etorrarazten duen hori?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Ezkaratzean, igogailua etorrarazteko botoia zanpatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Nik antzeman ere ez diot egiten agurearen gu hona etorrarazteko arrazoiari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.

Zeure etxetik etorraraziko dizut ezbeharra; zure emazteak hartu eta, zeure aurrean, beste bati emango dizkiot: hau egun-argitan etzango da beraiekin.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,11

Garai hartan, Euskal Herritik etorrarazi zituzten pilotarien egoera zaila izan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 192. orr.

Mendian barrena etorrarazi ditik bere mutilak Aritxulegitik, bideska labainetan behera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Horra, adiskide maitea, oinazetan naukaten ideiak, eta zugana kontseilu galdez etorrarazi nautenak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.

Zergatik etorrarazi nauk honaino?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Ez da bere asmoa bere burua ezabatzea irakurketa baten apaltasun anbiguoan, zeinak etorraraziko lukeen, bere gardentasunean, jatorriaren argitasun urruna, behin-behinekoa, ia ezabatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

2 (adizlagunekin)

Erregeak esan zuen: -Etorrarazi bizkor Haman, Esterren nahia bete dadin.  Elizen arteko biblia   Est 5,5

Lo zerraldo zeudelako liskar egin nien gero senarrari eta maitaleari, presaka etorrarazi ninduten deiadarrak eta atea botatzen egin nituen ahaleginak duela bortz minutu hasiak zirelakoan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.

Bere onera zorrotz etorrarazi eta bakea zabaldu zion barrenean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etorrarazi eta (5); etorrarazi nau (5); etorrarazi zituen (10); etorrarazi zituzten (5); etorrarazi zuen (13); etorrarazi zuten (5); etorraraziko dut (4); zergatik etorrarazi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus