Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
etorkortasun iz etorkorra denaren nolakotasuna.
-Demostrazio matematiko batez Rembrandt batez bezalaxe jabetu daitekeela uste al duk, bada, hik? -izu adina etorkortasun zegoen Ruche jaunaren oihuan-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 456. orr.
Erabateko etorkortasunez. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.
Daniel bere lehengusuak uda Los Alamos-en pasatzea proposatu zionean, berehala esan zuen baietz, ez landaldea gustatzen zitzaiolako hainbestean, baizik eta berezko etorkortasunez eta ez zuelako bilatu ezetz esateko arrazoi baliozkorik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.