Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etorkor 1 izond inoren iritzietara erraz etortzen dena.

Gauza harrigarria gertatu zen orduan, inola ere uste ez zuena: Idiakez zutitu eta keinu etorkorra agertu zuen ezpainen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

Jaun Marcel malgua eta etorkorra, abegikorra eta eskuzabala, deus ere eman behar izaiten zuenean altzoaz eta baheaz emaiten zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Gizon zuhurra bezain jakintsua, pazientzia handikoa eta etorkorra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 78. orr.

Gaixotu egiten ninduen gazte hark, haren "barka, jauna" adeitsuak, haren "barka, jauna" etorkorrak, halako aparatu bat erabiltzen lekikeen lehen gizona bera bailitzan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

Etorkor izan beharrez, ez zitzaion falta iritzi eta ohitura aski eztabaidagarririk: axola gutxiago zitzaion herria, kanpoan hemen lumak erabiltzen ditugulakoa zabaltzeko arriskua baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Eta nola adin hortan bihotza guri eta etorkor baita, nola gogoak eta jiteak ibil erretxak baitire, komentuko itzulietara osoki moldatzen eta egiten da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 128. orr.

Ez litzateke zaila frogatzen ia edozer izan daitekeela edozeren metafora, halako giza eraikuntzak [...] giza adimenaren jokoetara etorkor baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Hargatik zen, jendearekin zuen tratuaz denaz bezainbatean, atsegin eta etorkor, malgu eta manaiukor.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Otzanegia edo etorkorregia ez izatearren, beharbada; neure irizpideak banituela erakusteko, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

2 (adizlagun gisa)

Togasen arrazoiarekin bat egitea hautatu nuelarik, urrun zegoen nigandik etorkor agertu nahia, baizik eta nire kolera -bestondoa, beroa eta orduak iragan arauz emendatzen zihoakidan samina zimentarri zituena- kanporatu behar zakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Erleak burrunban eta eltxoak dantzan zebilzkien udaberri hark, goxaturik eta etorkor.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus